Kirol gehiago
2025/05/04 - 19:47
Jon Rahmek zazpigarren postua lortu du Hego Koreako LIV Golfean
Bryson DeChambeau estatubatuarrak irabazi du, parretik behera 19 kolpeko txartela aurkeztuta, Rahmek baino 11 kolpe gutxiago.
2025/05/03 - 18:48
Suso Romero izango da AMPO Ordiziako entrenatzaile berria
Federico Galloren tokia hartuta, entrenatzaile andaluziarrak zuzenduko du Gipuzkoako taldea 2025-26 denboraldian.
2025/04/30 - 19:55
Federico Gallok ez du AMPO Ordizia zuzentzen jarraituko
Teknikariak amaiera eman dio Gipuzkoako taldean egindako hiru denboraldiko ibilbideari, erronka berrie aurre egiteko, klubak jakinarazi duenez.
2025/04/28 - 12:04
Rahmek laugarren amaitu du Mexikoko LIV Golfen, eta Ciganda bederatzigarren izan da Chevron Txapelketan
Joaquin Niemann txiletarra izan zen nagusi Mexikon, guztira 197 kolpe eginda. Chevron Txapelketan, ostera, Mao Saigo japoniarra nagusitu zen, urteko lehen lehia handian.
2025/04/24 - 09:44
Albiste izango dira: Bilbao Basket txapeldun, greba Bridgestone Basaurin eta 'Bakearen aldeko oihua' Gernikan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/23 - 20:14
Ariane Toro judokak brontzea lortu du Europako Txapelketako 52 kilorainoko mailan
21 urteko judokak bi waza-ari puntuazioa eskuratuta gailendu zaio Roza Gyertyas hungariarrari bigarren aukerako finalean.
2025/04/17 - 12:41
Naroa Arrasatek brontzezko domina bereganatu du halterofiliako Europako Txapelketako 64 kiloko mailan
Atarrabiakoa hirugarren izan da 64 kiloko mailako bi aldiko modalitatean, 122 kiloko altxaldiarekin. Graillot bigarrenarekiko kilo bkarrera geratu da. Davis izan da txapelduna, 127 kilo altxatuta.
2025/04/14 - 11:06
Rory McIlroy garaile, Augustako Mastersean; Rahm, hamalaugarren
Hala, golf-jokalari iparirlandarrak lehen aldiz jantzi du jaka berdea, Justin Roserekin zuen berdinketa hautsita. Jon Rahm euskal golflaria hamalaugarren geratu da.
2025/04/03 - 22:50
Olazabal, hasiberria balitzan Augustako Mastersera
Jose Mari Olazabal Augustako Masterseko irabazleetako bat da. Txapelduna denez, urte guztietarako gonbidatuta dago golfaren txapelketa prestigiotsuenera. Euskal golflaraiak EITB Mediarekin hitz egin du apirilaren 10ean hasiko den toreoari buruz.
2025/04/03 - 19:11
Joseba Iraolak Europako Txapelketan izango duen eserleku bakarreko ibilgailu berria aurkeztu du, Bilbon
"Euskal Selekzioa" eserleku bakarreko ibilgailua baliatuko du Balmasedako pilotuak Mendi Lasterketetako Europako Txapelketan; helburua du 2023an eskuratutako titulua lortzea. Hilaren 12ko eta 13ko asteburuan ekingo dio denboraldiari, Frantzian.
2025/04/03 - 13:41
Erostarbe surfaren munduko maila goreneko zirkuitura itzuliko da, eta hurrengo lau probetan parte hartuko du
Zarauzko surflaria Championship Tourrera itzuliko da, Pipe Pro txapelketan maila gorenean debuta egin ostean. Hurrengo lau probetan parte hartuko du, Tatiana Weston-Webben ordez.
2025/03/28 - 14:38
Lucas Eguibar Munduko Snowboard Cross Txapelketako final-laurdenetan kanporatu dute
Ostiral honetan Suitzan jokatu den snowboard crosseko final-laurdenetako kanporaketan, donostiarra hirugarren postuan sailkatu da bere txandan.
2025/03/27 - 14:58
Lucas Eguibar Munduko Txapelketako finalerako sailkatu da
Donostiarra 17. izan da snowboard crosseko sailkapen-proban eta martxoaren 28ko finalean egongo da.
2025/03/27 - 09:59
Txuri-Urdin izotz-hockey taldeari harrera egin diote Donostiako udaletxean, liga titulua ospatzeko
Ligako txapeldunak dira Txuri-Urdin izotz-hockey taldeko jokalariak. Lortutakoa ospatzeko, harrera ofiziala egin diote taldeari Donostiako udaletxean.
2025/03/25 - 21:55
Maider Unda, ordutik hona
Oletako borrokalariak kirol ibilbidean brontzezko domina eskuratu zuen Londreseko Olinpiar Jokoetan, 2012an.
2025/03/25 - 16:07
Kirol minorizatuak protagonista, gaur, Women's Football Week ekimenean
Futbola ez den bestelako kiroletan aritzen diren emakumezko kirolariak eta kirolari ohiak izan dira protagonista astearte honetan Deustuko Unibertsitatean egindako mahai-inguruan. Besteak beste, Maider Undak, Maitane Etxeberriak eta Rakel Mateok hartu dute parte.
2025/03/23 - 18:43
Axio Araña Ampo Ordiziako entrenatzaile historikoa oroitu dute Altamiran
Axio Araña zenari omenaldi hunkigarria egin diote, gaur, Altamiran, Ampo Ordizia-Pozuelo partidaren atarian. Ordiziako errugbi taldeko entrenatzaile historikoa ostiralean hil zen, 63 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz.
2025/03/22 - 10:40
George Foreman boxeolari mitikoa zendu da, 76 urte zituela
Foreman txapeldun olinpikoa izan zen, eta bi aldiz munduko txapelduna pisu astuneko kategorian.
2025/03/20 - 18:19
Kirsty Coventry, Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren presidente berria
Igerilari ohi zimbabwetarra Thomas Bach alemaniarraren oinordekoa izango da, ekainaren 24tik aurrera. Kargua hartzen duen lehen emakumea da, bai eta lehen afrikarra ere.
2025/03/19 - 14:51
Pou anaiak, bidaia izoztua Dolomitetan
Iker eta Eneko Pou eskalatzaileek 15 eguneko bidaia egin dute Dolomitetara, hango zenbait ur-jauzi izoztu igotzeko asmoz. Udako erronkei begira estreinakoa egiteko erabili dute esperientzia.