Jon Rahmek LIV Golf Mexico City txapelketa irabazi du, eta hogeigarren postuan jarri da munduko sailkapenean
2026ko denboraldian, bigarrenez eskuratu du garaipena euskal golf jokalariak; izan ere, Hong Kongen ere gailendu zen. Mexikon, Rahmek paretik azpiko 21 egin du, alegia, bigarren sailkatuak baino sei kolpe gutxiago behar izan ditu.
Jon Rahm, artxiboko irudian; Barrikakoak bi garaipen daramatza 2026an. Argazkia: Europa Press.
Jon Rahmek 2026ko LIV Golf Mexico City txapelketa irabazi du, igandean. Euskal golf jokalaria munduko sailkapeneko hogeigarren postuan jarri da, eta, halaber, 2026ko denboraldian, bigarrenez eskuratu du garaipena; izan ere, Hong Kongen ere gailendu zen, martxoan. Mexikon, Rahmek paretik azpiko 21 egin du, alegia, bigarren sailkatuak baino sei kolpe gutxiago behar izan ditu.
LIV Golf Mexico Cityn, Rahm bigarren jardunaldian jarri zen lehen postuan, ostiralean, eta hirugarrenean ondo eutsi zion; hala, igandean, azken egunean, bi kolpeko aldea zuen. Egun erabakigarrian, bikain aritu da: 64 kolpe eginda, paretik azpiko zazpi lortu zuen, -21 guztira.
“Ia-ia, ezin dut sinetsi. Ostegun arratsaldean esan izan balidate sei kolpez irabaziko nuela aste honetan, ez nukeen sinetsiko”, adierazi du Rahmek. Denboraldian, sei txapelketa jokatuta, bi aldiz lortu du garaipena, hirutan amaitu du bigarren postuan, eta beste batean bosgarren sailkatu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa, irailaren 19an, Elizondon
Datorren irailaren 19an, Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa antolatu dute Elizondon, eta gaur goizean egin dute aurkezpena. Euskal Herriko moztaileak ez ezik, beste hainbat herrialdeetatik ere etorriko dira lehian parte hartzera.
Novak Djokovic Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondan galdu du eta
Novak Djokovic tenis-jokalari serbiarra Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondako partida galdu baitu, Mariano Navoneren aurka. Akituta amaitu du neurketa.
Jon Rahmen Legion XIII taldeak irabazi du LIV txapelketa
Barrikako golf-jokalaria buru duen taldeak garaipena lortu du, Indianapolisen jokatutako txapelketa irabazita. Banakako lehian, Rahm bigarren izan da.
Sinnerrek ez du AEBetako Irekian parte hartuko, eskuineko belaunean daukan lesioarengatik
Italiarrak, munduko lehen sailkatuak, ez du partida ofizialik jokatuko bigarren urtez jarraian Wimbledon konkistatu zuenetik.
Carlos Alcarazek bere tronua defendatuko du Estatu Batuetako Irekian
Murtziako tenislaria kantxetara itzuliko da New Yorken, eskuin eskumuturrean izan duen lesioa gainditu ostean.
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.
LIV Golfek bertan behera utzi du bere azken txapelketa eta asteburu honetara aurreratu du taldekako finala
Michiganen abuztuaren 27tik 30era aurreikusitako taldekako finala asteburu honetara aurreratzea eta Indianapolisen jokatzea erabaki dute, LIVaren etorkizunari buruzko zalantzen erdian.
Rahm hamabosgarren postura jaitsi da munduko golf sailkapenean
Barrikako golf-jokalaria hamahirugarren postutik hamabosgarren postura jaitsi da. Bizkaitarrak datorren asteburuan Indianapolisen jokatuko du LIV zirkuituko azken txapelketa. Hala ere, dagoeneko txapeldun da.
Solaunek zilarra lortu du gimnastika erritmikoko Munduko Txapelketan
Larunbatean urrea eta 2028an Los Angelesko Olinpiar Jokoetarako txartela irabazi ondoren, gasteiztarrak distira egin du berriro Alemanian.
Salma Solaun, gimnastika erritmikoko munduko txapeldun
Gasteiztarrak urrea eskuratu du Espainiako taldearekin, eta, horrekin batera, Los Angelesko 2028ko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela.