Espainiako batelen txapelketak 116 ontzi bilduko ditu asteburu honetan, Legution
Kanporaketak larunbatean 9:00etatik aurrera lehiatuko dira eta igande goizean berriz finalak, bertan erabakiko dira txapeldun berriak.
Urrunagako urtegia, Legutio (Araba). Irudia: EITB
Espainiako 83. batelen txapelketak 116 ontzi bilduko ditu Legution (Araba), Urrunaga urtegian.
Galiziako ordezkaritza izango da ugariena 43 ontzirekin, beste 41 euskal ontzi izango dira, 24 kantabriar, 6 asturiar eta valentziar bakarra.
Guztira, hamaika garaikur banatuko dira, sei gizonezkoenak eta sei emakumezkoenak, alebin, kadete, gazte, 23 urtez azpiko eta maila gorenean.
Kanporaketak larunbatean 9:00etatik aurrera jokatuko dira eta igande goizean finalak, hain zuzen ere, 9:00etatik aurrera B finalak eta 11:00etatik aurrera A finalak izango dira, bertan erabakiko dira txapeldun berriak.