NEGUKO JOKO PARALINPIKOAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Higinio Rivero ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du

Iraupen-eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin. Riverok, asteartean, hogeita laugarren postua eskuratu du. 

Higinio Rivero durante los Juegos Paralímpicos de Invierno de Milán y Cortina d'Ampezzo 2026



REMITIDA / HANDOUT por PAULINO ORIBE/COMITÉ PARALÍMPICO ESPAÑOL

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

10/3/2026

Higinio Rivero, asteartean. Argazkia: Paulino Oribe (Espainiako Batzorde Paralinpikoa).

Higinio Riverok hogeita laugarren postua eskuratu du iraupen-eskiko esprint proban, Milanen eta Cortina d'Ampezzon jokatzen ari diren 2026ko Neguko Joko Paralinpikoetan, asteartean. Rivero, hala, ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du; izan ere, iraupen eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da bere kirol ibilbidean Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin.

Hain zuzen ere, Rivero, Tokio 2020 eta Paris 2024 Joko Paralinpikoetan, piraguismoan lehiatu zen, eta aurten biatloian aritu da. Asteartean jokatutako proban, Riverok, sailkatze txandan, 2:31.04 egin du, eta urrun gelditu zaio hamabigarren tokia; azken horrek ematen zuen finalaurrekoetarako sailkatzea, lehen hamabi sailkatuak eskuratu baitute hori. Txinako Liu Zixuk irabazi du proba, Brasilgo Cristian Westemaier Riberrak zilarrezko domina bereganatu du, eta Yerbol Khamitov kazakhstandarra hirugarren sailkatu da.

“Gaurko sentsazioak oso onak izan dira eskian, oso ondo nabilela uste dut. Makiletan aldaketa egin dugu, kadentzia hobea izan dadin, eta ikusten dugu oso ondo irten dela, oso ondo egokitu gara”, adierazi du Riverok, Espainiako Batzorde Paralinpikoak zabaldutako adierazpenetan.

Riverok erabaki du ez duela jokatuko, asteazkenean, hamar kilometroko proba: “Nahiago dut indarrak gorde biatloiko azken probarako eta iraupen-eskiko 20 kilometroetarako”, azaldu du. Horrenbestez, lehiako beste bi egun gelditzen zaizkio, ostirala eta igandea. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X