GOLFA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rahmek titulurik gabeko urte eta erdiko lehorteari amaiera eman dio Hong Kongeko LIV txapelketa irabazita

Barrikako golf jokalariak 2024ko irailean irabazi zuen azken txapelketa, Chicagon.

Jon Rahm. EFE foto de archivo

Jon Rahm. Argazkia: EFE

Barrikako golf jokalariak 2024ko irailean Chicagon irabazi zuenetik banakako txapelketan izan duen titulu lehorteari amaiera eman dio gaur, Hong Kongeko LIV txapelketaĀ irabazita.

Arrakastarik gabe 25 txapelketa jokatu eta LIV denboraldiko lehen hitzorduetan (Riad eta Adelaide)Ā bi bigarren postu lortu ondoren, Rahmek garaipena eskuratu du guztiraĀ parretik behera 23 kolpeko txartelaĀ aurkeztuta.Ā Homas DetryĀ belgikarrari 3 kolpeko aldea atera dio, eta Thomas PietersĀ belgikarrari, 4koa.

Hong Kong Golf Clubeko laugarren eta azken jardunaldiariĀ Detry eta Harold William Varner III.arekin lehen postuan berdinduta ekin dio Rahmek, etaĀ PietersĀ belgikarrak bost zuloren faltan harrapatu du, bainaĀ 539 egun geroagoĀ txapeldun izateko presioari eutsi dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X