NEGUKO OLINPIAR JOKOAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dominak zergatik hausten ari diren ikertuko dute Milan-d'Ampezzoko Olinpiar Jokoetako antolatzaileek

Domina lortu duten hainbat kirolarik hausten ari direla salatu dute.

Megan Oldham (Kanada).

Megan Oldham (Kanada), Neguko Olinpiar Jokoetan domina eskuratuta. Argazkia: Europa Press.

Olinpiar Jokoen dominen fabrikazioa ikertuko dutela adierazi dute Milan-Cortina d'Ampezzoko Neguko Olinpiar Jokoetako antolatzaileek, hainbat kirolarik beraien dominak hausten ari direla salatu baitute.

Breezy Johnson eskiatzaileak, jaitsierako txapeldun estatubatuarrak, Ebba Andersson iraupeneko eskiko zilarrezko dominadunak, Alysa Liu patinatzaile artistiko estatubatuarrak eta Justus Strelow biatloiko brontzeko dominadun alemaniarrak ezustekoak izan dituzte, bereziki garaipenak ospatzeko salto egindakoan; Strelowek berea konpondu zuen, baina urratuta dago.

Johnsonek kideak ohartu zituen igandean: “Dominarekin, ez egin salto. Nik emozioz salto egin nuen, eta hautsi egin zen. Seguruenik norbaitek konponduko du”, esan zuen kazetarien aurrean. Domina kordoitik erori zen eta “pixka bat hautsita” zegoela esan zuen Johnsonek.

Andrea Francisi Jokoen operazio zuzendariak egoeraz jakitun zirela azaldu zien kazetariei, eta arazoa argitzeko ikertzen ari zirela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X