Agur "Boxeo Izarrak" saioari
Euskal Telebistako Kiroletako taldearentzat, egun berezia da gaurkoa. 34 urteren ostean, "Boxeo Izarrak" saioaren azken atala emitituko da gaur gauean.
Gure lankide Pedro Marik aurkeztuta, urte luzez nazio mailako eta nazioarteko borrokaldi onenak eskaini dituen saioak, agur esango du gaur.
Zorionak, eta eskerrik asko Pedro Mari, egindako lan guztiarengatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Lindsey Vonnek bigarren gaztaroa bizi du, bost urtez goi mailako lehiaketatik at eman ondoren
Eskiatzaile estatubatuarrak, aurreko hamarkadan izarra izan zenak, distira egin du berriro, eski alpinoko Munduko Kopako proba bat irabazi duen beteranoena baita.
Hugo Gonzalez de Oliveira Europako txapelduna, faboritoa Ordizian, Eguberriko igeriketa Txapelketan
Proba Europako Ligakoa da; hurrengo astelehenean izanen da, abenduaren 29an, eta EITBk zuzenean emanen du.
Basque Teamek fundazioko urteko euskal kirolari nabarmenenak omendu ditu Gabonetako galan
Janire Fernandez-Etxabarri eta Aitor Francesena surflariak, Salma Solaun gimnasta, Anton Legorburu munduko eta Europako errugbi txapeldunordea eta Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire paralinpikoak izan dira omenduetako batzuk. Bestetik, goi mailari agur esan diotenei omenaldia egiteko ere aprobetxatu dute. Tania Calvo txirrindulariaren kasua da hori.
Pedro Mari Goikoetxeak "Boxeo Izarrak" saioari agur esan dio
Ostiral gauero, Pedro Mari Goikoetxeak Manu Maritxalarrekin batera munduko lehiarik ikusgarrienak eta zirraragarrienak eskaini eta komentatu dituzte. Pedro Marik 34 urteren ondoren saioa agurtu du, laster erretiroa hartuko baitu.
Ander Minteguik bigarren postua lortu du Santa Caterinako Europako Koparen Supererraldoi proban
“Oso pozik nago. Nere lehenengo ‘top 10’, ‘Top 5’ eta Europako Kopako podioa da, eta denboraldia horrela hasteak geratzen den denboran jarraitzeko aunitz laguntzen dit”, esan du Minteguik; hori Felix Hacker irabazletik 32 ehunenetara geratu da.
Lando Norris, 1 Formulako munduko txapelduna
Pilotu britainiarrak 1 Formulako Munduko Txapelketa irabazi du Abu Dhabiko Sari Nagusian hirugarren amaituta, Verstappen eta Piastriren atzetik.
Joyciline Jepkosgei eta John Korir kenyarrak, Valentziako Maratoiko irabazleak
Joyciline Jepkosgei kenyarrak irabazi du Valentziako Maratoiaren 45. edizioa, urteko munduko markarik onena eginda: 02:14:00. Gizonezkoetan, berriz, John Korir kenyarra gailendu da, nagusitasunez, 02:02:24ko denbora eginda.
Dupont eta Roseyro nagusitu dira Punta Galean
Punta Galeako olatu erraldoien txapelketak ez du huts egin. Hiru urteko etenaldiaren ondoren, surf gogoa zegoen eta ikuskizunak merezi izan du. Clement Roseyro eta Justine Dupont izan dira 2025eko Punta Galea Big Wave Challengeko irabazleak.
Ariane Toro Soler judokak brontzea lortu du Tokioko Grand Slamean 52 kiloz azpiko kategorian
22 urteko nafarra Kisumi Omori japoniarrari gaildendu zaio bigarren aukerako finalean.