EITB-REN EGOITZAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Basque Teamek fundazioko urteko euskal kirolari nabarmenenak omendu ditu Gabonetako galan

Gala Basque Team
18:00 - 20:00
Irudia: EITB

Janire Fernandez-Etxabarri eta Aitor Francesena surflariak, Salma Solaun gimnasta, Anton Legorburu munduko eta Europako errugbi txapeldunordea eta Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire paralinpikoak izan dira omenduetako batzuk. Bestetik, goi mailari agur esan diotenei omenaldia egiteko ere aprobetxatu dute. Tania Calvo txirrindulariaren kasua da hori. 

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X