Rahmek erreakzionatu egin du, eta liderrarengandik bost kolpera jarri da Espainiako Irekian
Golfeko Espainiako Irekiaren bigarren jardunaldian, ostiralean, Angel Hidalgo egungo txapelduna kanporatu dute, baina Jon Rahmek, zalantzazko estreinaldiaren ostean, erreakzionatu eta sailkapenean gora egin du, Marco Penge liderrarengandik bost kolpera jartzeko.
Bestalde, Angel Ayora gazteak protagonismoa bereganatu du berriro txapelketan, 21 urteko golf-jokalaria liderrarengandik hiru kolpera kokatu baita, Club de Campo Villa de Madrid klubean beste saio on bat egin ondoren.
Hidalgoren kanporaketari Shane Lowry irlandarrarena gehitu zaio, azken zuloan salbazioa oso gertu izan arren, pilotatxoa zulotik bi zentimetrora utzita txapelketatik kanpo geratu baita.
Rahmek 66 kolpeko txartela (zazpi birdie eta bi bogey) aurkeztuta amaitu du bigarren jardunaldia, Penge liderraregandik bost kolpera. Hori dela eta, Espainiako Irekiko laugarren titulua eskuratzeko ametsa berreskuratu du Barrikakoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Mullaghmoren sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek
“Nire biziko olatua da”, esan du surflari bizkaitarrak, lortu ostean.
Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan
Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.
Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren
Bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia, eta parretik behera 11 kolperekin dago sailkapen nagusian.
Rahmek sendo ekin dio Hegoafrikan, eta lehen postutik gertu jarri da
Parretik behera 6 kolpeko txartel bikaina sinatu du Jon Rahmek Hegoafrikako LIV Golf txapelketaren lehen jardunaldian, Bryson DeChambeau eta Charles Howell III.ak partekatzen duten lehen postutik bi kolpera.
Higinio Riverok hogeigarren amaitu du 20 kilometroko proba
Rivero 59:49ko denbora eginda helmugaratu da, Golubkovek, Maok eta Romelek lortutako dominetatik urrun.
Alvaro Romero, zortzigarren Munduko Boardercross Kopan
Gipuzkoarrak zortzigarren amaitu du Munduko Boardercrosseko Kopako proba. Jakob Duse austriarra izan da garailea.
Oier Ibarretxek garaipenarekin debutatu du
Oier Ibarretxe boxeolariak garaipenarekin debutatu du profesionaletan, Marouane Nmili puntuetara garaituz. Borroka parekatua izan da, baina Galdakaokoaren ezkerkada indartsuek garaipena eman diote
Jokin Garciak Europako Zilarrezko Txapelketa bereganatu du Gianluca Ceglia garaituta
Jokin Garcia boxeolari bilbotarra Europako Zilarrezko txapelduna da Gianluca Ceglia puntuetara garaitu ostean. Italiarra beteranoa izan arren, Jokinek hasieratik agindu du eta, begi azpian zauri txiki bat jasan arren, garaipenarekin atera da.
DeChambeauk irabazi du Singapurko LIV txapelketa, eta Rahm bosgarren izan da
Jon Rahmek bosgarren amaitu du Singapurko LIV txapelketa, duela astebete Hong Kongen lortutako garaipena errepikatu ezinda. Bryson DeChambeau estatubatuarra nagusitu da, Richard T. Lee kanadarrarekin berdinketa hautsita.