Golfa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Rahm liderrarekiko bost kolpera, Espainiako Irekia irabazteko lehian jarraitzen du

Txapelketako bigarren jardunaldian, ostiralean, parraz azpitik bi kolpe egin ditu, eta -5 daramatza guztira; Angel Hidalgok aurreneko postuari eutsi dio, -10eko emaitzarekin. Adrian Otaegui zelaiaren parrean dago, eta Borja Virto +6ra.
Jon Rahm, ostiralean egindako ibilbidearen une batean. Argazkia: EFE.
Jon Rahm, ostiralean egindako ibilbidearen une batean. Argazkia: EFE.

Jon Rahmek 5 kolpera du 2024ko Espainiako Irekiko liderra, Angel Hidalgo espainiarra, txapelketako bigarren jardunaldiaren amaieran. Gaur jokatu duten bigarren itzulian, barrikarrak zelairaren parretik behera 2 kolpeko txartela aurkeztu du, eta guztira parretik behera 5 kolpe daramatza; Hidalgok, berriz, parretik behera 4 kolpe behar izan ditu Espainiako Irekiaren bigarren egunean ibilbidea osatzeko, eta parretik behera 10 kolpe daramatza sailkapen nagusian.

Hala, Rahm hirugarren postuan dago, Hidalgo ez ezik, Joe Dean ingelesa baitu aurretik, parraz azpitik 6 kolpe pilatuta. Horrenbestez, euskal golf jokalariak Espainiako Irekia laugarrenez irabazteko lehian jarraitzen du.

Txapelketan parte hartzen ari diren beste bi golf jokalariei dagokienez, Adrian Otaeguik parretik behera 2 kolpeko txartela aurkeztu du ostiralean, eta zelaiaren parrean dago; Borja Virtok, aldiz, parretik gora 4 kolpeko txartela aurkeztu du gaur, eta guztira parretik gora 6 kolpera dago sailkapenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X