Paris 2024
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maayouf hamazazpigarren izan da Olinpiar Jokoetako maratoian

Majida Maayoufek hamazazpigarren amaitu du Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako maratoia, 2 ordu, 28 minutu eta 35 segundoko markarekin. Sifan Hassan nagusitu da.
Majida Maayouf
Majida Maayouf, 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetako maratoian. Argazkia: EFE

Majida Maayoufek hamazazpigarren postuan amaitu du Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako maratoia, 2 ordu, 28 minutu eta 35 segundoko markarekin. Sifan Hassan nederlandarra nagusitu da, errekor olinpikoa ezarrita: 2 ordu, 22 minutu eta 55 segundo. Hamahiru segundo hobetu du orain arteko marka (02:23:07).

Tigist Assefa etiopiarra sartu da bigarren (02:22:58), hiru segundora, eta zilarrezko domina lortu du. Hassan esprintean nagusitu zaio Assefari. Brontzezko domina, berriz, Hellen Obiri kenyarrak eskuratu du (02:23:10).

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X