Golfa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Rahmek irabazi du LIV UK txapelketa

Bizkaitarrak 200 kolpe behar izan ditu guztira (13 parretik behera), 63, 70 eta 67 kolpeko hiru txandatan, txapelketa irabazteko. Abuztuaren 1etik 4ra, berriz, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan arituko da.
Jon Rahm Britainia Handiko Irekian. Artxiboko argazkia: EFE.
Jon Rahm Britainia Handiko Irekian. Artxiboko argazkia: EFE.

Abuztuaren 1etik 4ra Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan aritu aurretik, Jon Rahm bizkaitarrak bere lehen garaipena lortu du igande honetan LIV Golf zirkuituko hamaikagarren txapelketan, LIV UK txapelketa irabazita, Rocesterren (Erresuma Batua).

Rahmek 200 kolpe behar izan ditu guztira (13 parretik behera), 63, 70 eta 67 kolpeko hiru txandatan, txapelketa irabazteko. Joaguin Niemann txiletarrak, Cameron Smith australiarrak eta Tyrrell Hatton ingelesak baino kolpe bat gutxiago behar izan du ibilbidea osatzeko.

Lehen liderra izan zen ostiralean 63 kolpeko txartelarekin. Larunbatean, 70ekin, Andy Ogletree estatubatuarrari laga zion agintea. Igande honetan bere jokorik onena berreskuratu du LIV zirkuituko bere lehen garaipena eskuratzeko 67ko txartelarekin, bost birdierekin eta 17. zuloan bere garaipena arriskuan jarri duen bogey batekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X