Golfa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rahmek bi kolperekin parraren gainetik hasi du Britainia Handiko Irekia

Golf jokalari bizkaitarrak 73 kolpetan osatu du ibilbidea.
Jon Rahm. Argazkia: EFE.
Jon Rahm. Argazkia: EFE.

Jon Rahmek 73 kolpeko txartelarekin amaitu du lehen jardunaldia 2024ko Britainia Handiko Irekian.

Golf jokalari bizkaitarrak 73 kolpetan osatu du ibilbidea, eta, Eskoziako Royal Troonen  jokoaren zailtasuna ikusita, bertan zortzi urtez jokatu gabe egon ostean, pozik dagoela adierazi du lortutakoarekin.

"Hainbat irteera txar konpondu ahal izan ditut. Eguneko swing txarrena 13. zulokoa izan da, hesi batean amaitu baitut. Baina gertatzen diren gauzak dira. Bi bogeyek izorratu naute", azaldu du Rahmek.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X