Jon Rahm Augustako Masterseko titulua berresteko aukerarik gabe geratu da
Jon Rahm Augustako Masterseko titulua berresteko aukerarik gabe geratu da. Denboraldiko lehen majorreko hirugarren jardunaldian, Barrikakoa (Bizkaia) lehen postuetatik aldendu da. Scottie Scheffler estatubatuarra dago sailkapenean lider, eta Rahm 12 kolpera dago.
Bizkaiko jokalariak miraria behar zuen azken-aurreko jardunaldian lehen postuetara gerturatzeko. Rahmek maila ona eman du hirugarren egunean, baina Augusta Nationaleko parraren gainetik 5 kolpeko txartelarekin bukatu du eguna.
Azken egunean, lehen hamarren artean sartzen saiatuko da. Scheffler da oraingoz liderra, baita garaipena bereganatzeko faborito nagusia ere.
Bestalde, Jose Maria Olazabal gipuzkoarra sailkapeneko 47. postuan dago, lehen postutik 16 kolpera.