Waterpoloa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alberto Munarriz, Europako waterpolo txapelduna, finalean Kroazia mendean hartuta

Jokalari nafarrak Espainiako selekzioarekin jokatuko du Europako waterpolo finala, eta gol bakarreko aldeaz irabazi zuten Kroaziaren kontrako finalean: 10-11.
Espainiako waterpolo taldea, finala irabazi eta gero
Espainiako waterpolo taldea, finala irabazi eta gero. EFE

Alberto Munarriz kirolari nafarrak Europako waterpolo txapelketa irabazi zuen asteartean, Espainiako selekzioarekin, Zagreben Kroaziaren aurka jokatutako finalean 10-11 gailendu eta gero. Taldeak egindako 11 goletatik bi sartu zituen Munarrizek.

Tentsioz betetako neurketa orekatua jokatu zuten bi taldeek, eta azken unean erabaki zen emaitza, Alvaro Granadosek egindako bi jokaldirekin. Europako txapelketako urreaz gain, Pariseko Olinpiar Jokoetarako txartela lortu dute.

Espainiako selekzioak titulu hau irabazten duen lehen aldia da; izan ere, orain arte jokatutako hiru finalak (1991n, 2018an eta 2020an) galdu egin zituen.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X