Ryan Fox zeelandaberritarrak irabazi du BMW PGA Championshipa, Rahm laugarren izan delarik
Ryan Fox zeelandaberritarrak bere egin du BMW PGA Championship txapelketa, Wentworth Cluben (Surrey, Ingalaterra) jokatu dena, 67 kolperekin (-5) eta guztirako 270 kolperekin (-18). Jon Rahm bizkaitarra laugarren postuan geratu da.
Foxen garaipena Tyrrell Hatton ingelesaren berdinketa desegin duen birdie batekin iritsi da, haizeak eta ordu eta erdiko geldialdia eragin duen ekaitzak markatutako jardunaldi baten hasieran.
Foxek orduko Ludvig Aberg liderrarengandik hiru kolpera ekin dio azken jardunaldiari.
Rahmek -16ko emaitzarekin bukatu du azken 68ko txartelaren ondoren (-4), Foxengandik bi kolpera.
Rahmek laugarren txartel bat aurkeztu du eagle batekin (12. zuloa), sei birdierekin eta lau bogeyrekin. Hala, laugarren postua lortu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Wiesberger austriarra Adrian Otaeguiri gailendu zaio Txinako Irekian
Otaeguik gertu izan du garaipena DP World Tourreko Txinako Irekian, baina azkenean amore eman du Bernd Wiesberger austriarraren aurka.
Carlota Ciganda 71 kolpeko txartelarekin estreinatu da Chevron Championshipen, bat parraz azpitik
Nafarrak bi birdie egin ditu, 5. eta 14. zuloetan, baina 9. zuloan bogey bat ere egin du. Eguneko gainerako zuloetan parra egin du. Ciganda bederatzigarren geratu zen iaz Chevron Championshipen.
Hawaiiko Kaiwi kanala, Iskander Sagarminagaren hurrengo erronka
Iskander Sagarminaga igerilari galdakaoztarrak aurrean duen hurrengo erronkaren berri eman du: Hawaiiko Kaiwi kanala zeharkatu nahi du, Molokai uhartean.
Jon Rahmek LIV Golf Mexico City txapelketa irabazi du, eta hogeigarren postuan jarri da munduko sailkapenean
2026ko denboraldian, bigarrenez eskuratu du garaipena euskal golf jokalariak; izan ere, Hong Kongen ere gailendu zen. Mexikon, Rahmek paretik azpiko 21 egin du, alegia, bigarren sailkatuak baino sei kolpe gutxiago behar izan ditu.
Ainhize Belar: “15 egunetan hiru 9A bide egitea lortu dut, espero ez nuen zerbait da eta kriston motibazioa eman dit"
Eskalatzaile bizkaitarrak bere lorpenak errepasatu ditu denboraldi honetan, besteak beste, 'La Reina Mora' eta 'Estado Crítico'. Gainera, eskaladaren hazkundea azpimarratu du oro har, eta bereziki emakumeek kirol honetan duten parte-hartzea, batez ere "arrokan" eskalatzen.
McIlroyk irabazi du Augustan, bigarren aldiz jarraian; Rahmek, berriz, 39. postuan amaitu du
Barrikakoak ez zuen txapelketa ondo hasi ostegunean, eta aukerarik gabe iritsi zen azken jardunaldira. 289 kolperekin itxi zuen lehia.
Jon Rahmek agur esan dio garaipenerako borrokari Augustako Mastersean
Barrikako golf jokalariak ez du hirugarren jardunaldian suspertzerik lortu, eta Rory McIlroyren gainbeherak final irekia utzi du Cameron Youngekin batera.
Rahmek ozta-ozta egin du aurrera Augustako Mastersean
Jose Maria Olazabal, bi aldiz txapeldun izandakoa, kanpoan geratu da. Rory McIlroy iazko txapeldunak, berriz, sendo jarraitzen du titulua berriro irabazteko bidean.
Rahmek bigarren jaka berdea jantzi nahi du, McIlroyk bigarrena jarraian eta Schefflerrek Augustan historia egin
Lehen aldia da Barrikako, Ipar Irlandako eta Estatu Batuetako hiru golflariak Erresuma Batuko Irekitik, iragan uztailetik, txapelketa batean elkartzen direna. Bestalde, Jose Maria Olazabal hondarribiarrak berriro parte hartuko du, biziarteko tokia gordeta baitu 1994an eta 1999an lortutako garaipenengatik.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain, Europako txapelketa irabazi ondoren: “Ez zen gure helburua, baina lortu dugu"
Txapelketara belauneko arazoekin iritsi zela aitortu du surflari zumaiarrak. Pare bat manga gainditzea xede zuela erantsi du Gonzalez-Etxabarrik. Era berean, Amatriainek esan du zazpigarren postua zuela helburu, Challengerrera sailkatzeko.