Alpinismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alex Txikon berriz saiatuko da Manaslu neguan igotzen

Lemoakoa hirugarrenez jarraian saiatuko da neguan igotzen munduko zortzigarren mendi garaiena. Simone Moro izango du lagun.
Alex Txikon
Alex Txikon, Manasluko kanpamentu nagusian. Argazkia: EITB Media

Alex Txikon berriz saiatuko da Manaslu (8.163 metro) igotzen neguan. Munduko zortzigarren mendi garaieneko tontorreraino iristeko helburua betetzeko lagun izango du Simone Moro.

Txikonek bertan behera utzi zuen Manaslu neguan igotzeko espedizioa 2020-2021ean, baita 2022aren hasieran ere. Elurteek eta haizeteek ezinezko egin zuten bizkaitarrak eta haren espediziokideak tontorrera iristea.

Bestalde, neguan igotako lau zortzimilako bere bizkar dituen Mororen helburua izango da Manasluko tontorrera laugarrenez iristea.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X