Pistako Txirrindularitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekain Jimenez, zortzigarren Europako Txapelketako taldekako abiadura proban

Basque Teameko kirolariak taldea osatu du Alejandro Martinezekin eta Jose Morenorekin, eta zortzigarren amaitu du. Kanporatuta geratu dira Britainia Handiko hirukotearen aurka galdu ostean.
Jimenez, Martinez eta Moreno
Ekain Jimenez, Alejandro Martinez eta Jose Moreno. Europako Txapelketan. Argazkia: Basque Team

Ekain Jimenez Basque Teameko pistarda zortzigarren izan da Municheko Europako Txapelketako taldekako abiadurako proban. Alejandro Martinezekin eta Jose Morenorekin osatu du hirukotea.

Jimenezek, Martinezek eta Morenok ez zuten arazorik izan osteguneko sailkatze fasea gainditzeko, baina ostiral honetan kanporatuta geratu dira lehen txandan Jack Carlinek, Alistair Fieldingek eta Hamish Turnbullek osatutako Britainia Handiko hirukotearen aurka galduta. Ekain Jimenezen taldeak 36.765 marka egin du, eta Britainia Handiak 35.196ekoa. Lehen txanda galduta, bosgarren eta zortzigarren postua eskuratzeko lehian sartu dira, eta zortzigarren amaitu dute azkenean.

Jimenezek esan duenez, hasieran trabatuta geratzeak ez die mesede egin eta lasterketa baldintzatu die, baina onartu du gertatutakoa alde batera utzita ere beste taldeak eurena baino hobeak direla.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X