Golfa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Rahm kanporatu egin du Koepkak, WGC-Match Playko final-zortzirenetan

Bi jokalariek berdinduta amaitu dute 18 zuloetako ibilbidea eta kanporaketa zulo gehigarri bat jokatuta erabaki behar izan dute.
Jon Rahm Barrikako jokalaria
Jon Rahm Barrikako jokalaria. Argazkia: Efe.

Jon Rahm munduko lehen jokalaria WDC-Dell Technologies Match Playtik kanporatu du Brooks Koepka estatubatuarrak, lehiaketako final-zortzirenetako buruz burukoan. Lehia zulo gehigarri bat jokatuta erabaki da.

Bi jokalariek berdinduta amaitu dute 18 zuloko ibilbidea eta, ondorioz, zulo gehigarri bat jokatu behar izan dute. Berdinketa lehen saioan erabaki da. Aurretik, Rahm bi kolpe parraren azpirik iritsi da 15. zulora, eta  16.a eta 17.a irabazi ditu lehia berdintzeko.

Kanporaketa erabakitzeko zulo gehigarrian, Koepka, munduko 20. jokalaria, gailendu da, birdie batekin. Rhamek parrean amaitu du zuloa, txapelketako bere agurrean.

Final-laurdenetan, Koepkak Dustin Johnson herrikidea izango du aurkari. Johnsonek Richard Bland ingelesa kanporatu du final-zortzirenetan 3-2.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X