Espainiako Irekia (2. eguna)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rahm bigarren postuan kokatuta da, Besseling liderrarengandik kolpe bakarrera

Barrikako golflariak 67 kolpeko txartela sinatu du (-4), eta -12rekin jarri da guztira. Lorenzo-Verak eta Otaeguik, biak -4rekin, aurrera egitea lortu dute, eta asteburuan jokatzeko eskubidea eskuratu dute.
Jon Rahm, Espainiako Irekiko bigarren jardunaldian
Jon Rahm, Espainiako Irekiko bigarren jardunaldian. Argazkia: EFE

Jon Rahmek, munduko lehen sailkatuak, 67 kolperekin (-4) amaitu du Madriden jokatzen ari den Espainiako Irekiaren bigarren jardunaldia. Erregistro horrek sailkapenean postu bat igotzea ahalbidetu dio, eta -13ko markarekin dagoen Wil Besseling liderrarengandik kolpe bakarrera jarri da, bigarren tokian.

Barrikako golflariak hiru birdie, eagle bat eta bogey bat egin ditu bere ibilbidean zehar, lehendabiziko eguna bezain oparoa izan ez den bigarren jardunaldian.

Besselingek, bere aldetik, 65 kolperekin (-6) amaitu du bigarren jardunaldia, eta, kontuan hartuta lehendabiziko egunean 64 (-7) kolpe egin zituela, lehendabiziko postura egin du jauzi.

Herbeheretarrak sei birdie izan ditu bidelagun, eta horrek ahalbidetu dio Ross McGowan ingelesa lehen postutik kentzea. Britainiarrak lehen egunean bere jokorik onena atera zuen (61 kolpe eta -10) , baina bigarren agerraldian ezin izan dio erritmo horri eutsi eutsi (70 eta -1).

Gainerako euskal ordezkariei dagokienez, Mike Lorenzo-Vera lapurtarrak 69 kolpeko txartela sinatu du (-2), Adrian Otaegui donostiarrak kolpe bat gehiago behar izan du (70, -1), eta Samuel del Val bilbotarra zelaiaren parean geratu da bigarren egunez jarraian (71).

Modu horretan, lehenengo biek -4 erregistro metatua daukate, eta horrek txapelketan aurrera egitea eta asteburuan lehiatu ahal izatea ahalbidetu die, Del Valek lortu ezin izan duena.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X