Elena Loyok 29. egin du maratoian, denboraldiko bere markarik onenarekin
Peres Jepchirchir keniarra da maratoiko olinpiar txapeldun berria. Lasterketa kontrolpean izan du hasieratik eta Brigid herrikidearen aurretik gailendu da. Elena Loyo arabarrak 29. egin du, irabazlearengandik 7:18ra.
Sapporoko kaleetan jende asko bildu da, maratoiaren gogortasuna eramangarriagoa izan zedin. Dominen borroka pribilegiatu batzuen esku geratuko zela ikusi da laster. Atzo, azken orduan, irteera aurreratu zuten, goizeko 6etara, baina tenperatura 30 graduen inguruan ibili da eta hezetasuna %80 ingurukoa izan da.
Hala ere, baldintzak baldintza, Elena Loyo Basque Teameko atletak bere ametsa bete du, 42.195eko proba olinpikoan debuta egin, eta lan bikaina eginda. Arabarrak hogeita bederatzigarren bukatu du, Peres Jepchirchir keniarrarengandik 7:18ra. Loyo estatu mailako atletarik onena izan da eta hamargarrena Europa mailan.
"Egia esan, lasterketan momentu oso gogorrak izan dira, leku batzuetan eguzkiak jotzen zuelako eta jasanezina zelako. Gorputzak esaten zizun, geratu zaitez hementxe bertan. Baina, egia esan, gainditzen joan naiz, gero itzalen bat zegoelako eta berreskuratzeko ematen zidalako. Oso ondo, hobera egin dudalako, horrek ere animatu egiten ninduen, eta maratoi olinpikoan nintzala jakiteak atera aurretik sinatuko nukeen emaitza batera bultzatu nau. Horrela egitea sinatuko nukeen, marka ere ez da txarra izan, baldintzak gorabehera, eta postua oso ona dela uste dut" esan du Loyok proba amaitzean.
"Pozik egoteko moduko emaitza"
Sapporon eman diren baldintzak gorabehera, arabarrak denboraldiko bere markarik onena sinatu du (2:34:38), 'Top 30'ean sarru da eta oso zati ona korritu du azken txanpan. "Nik uste dut denbora oso ondo dagoela. Ni ez naiz oso pozik egoten beti nire emaitzekin, baina uste dut, aztertuta, oso ondo dagoela. Uste dut urrats on bat eman dudala, nahiz eta une batzuetan beldurra pixka bat eman diezazukeen jendeak zugandik asko espero duelako eta zuk ez dakizulako zer emango duzun. Uste dut oso ondo dagoela, hamargarren europarra izan naiz, eta pozik egoteko modukoa dela uste dut, egia esan. Nondik natorren kontuan hartuta, pozik egoteko, gutxienez" aitortu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Rahmek agur esan dio garaipenerako borrokari Augustako Mastersean
Barrikako golf jokalariak ez du hirugarren jardunaldian suspertzerik lortu, eta Rory McIlroyren gainbeherak final irekia utzi du Cameron Youngekin batera.
Rahmek ozta-ozta egin du aurrera Augustako Mastersean
Jose Maria Olazabal, bi aldiz txapeldun izandakoa, kanpoan geratu da. Rory McIlroy iazko txapeldunak, berriz, sendo jarraitzen du titulua berriro irabazteko bidean.
Rahmek bigarren jaka berdea jantzi nahi du, McIlroyk bigarrena jarraian eta Schefflerrek Augustan historia egin
Lehen aldia da Barrikako, Ipar Irlandako eta Estatu Batuetako hiru golflariak Erresuma Batuko Irekitik, iragan uztailetik, txapelketa batean elkartzen direna. Bestalde, Jose Maria Olazabal hondarribiarrak berriro parte hartuko du, biziarteko tokia gordeta baitu 1994an eta 1999an lortutako garaipenengatik.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain, Europako txapelketa irabazi ondoren: “Ez zen gure helburua, baina lortu dugu"
Txapelketara belauneko arazoekin iritsi zela aitortu du surflari zumaiarrak. Pare bat manga gainditzea xede zuela erantsi du Gonzalez-Etxabarrik. Era berean, Amatriainek esan du zazpigarren postua zuela helburu, Challengerrera sailkatzeko.
“Moztaileak Munduan” dokumentala, asteazken gauean, ETB1en
“Moztaileak Munduan” dokumentalak ardi moztaileen lana eta Euskal Selekzioak Zeelanda Berrian bizi izan zuen esperientzia ditu ardatz. Aurrestreinaldia egin dute gaur, Abadiñoko Errota Kultur Etxean.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain surflariak, Europako txapeldun
Zumaiarra eta zarauztarra nagusitu dira Taghazout-en, eta goi-goian amaitu dute denboraldia.
Mullaghmoren sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek
“Nire biziko olatua da”, esan du surflari bizkaitarrak, lortu ostean.
Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan
Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.
Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren
Bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia, eta parretik behera 11 kolperekin dago sailkapen nagusian.