Juanito Oiarzabal etxean da, hamar egunez ospitalean egon ostean
Juanito Oiarzabal mendizalea asteazken honetan atera da Gasteizko Txagorritxu ospitaletik, koronabirusak eragindako pneumonia baten ondorioz hamar egunez ospitalean eman ostean.
Gasteiztarrak ETBko En Jake saioan baieztatu duenez, dagoeneko sendatuta dago eta bere etxean dago, "pneumonia larria" gainditu eta gero; izan ere, bere historia klinikoa dela-eta (besteak beste, biriketako bi enbolia izan zituen 2016an), asko okertu zitzaion osasun egoera.
Mendizaleak positibo eman zuen covid-19an duela hiru aste, ebakuntza bat egin aurretikoprobetan, eta bost egun "oso gaizki" egon ostean, ospitalera joan behar izan zuen, eta bertan arnasgailua jarri behar izan zioten. Oiarzabalek En Jake-ko elkarrizketan zehar txantxetan esan duenez, zortzimilakoak igotzerako garaian erabili ez zuen oxigeno guztia erabili behar izan du Txagorritxun. Dena den, orain "oso ondo" dagoela nabarmendu du.
Era berean, ospitaleko langileek egindako lana eta haiengandik jasotako tratua azpimarratu nahi izan ditu.
BIDEOA: En Jake saioan egin dioten elkarrizketa
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Mendizale arabarrak 65 urte beteko ditu datorren martxoan, eta 2016an 2x14x8000 proiektua eten behar izan zuen, hau da, planetako 14 mendirik altuenen tontorretara bigarrenez igotzea, Dhaulagiritik bueltan (8.167 metro, Nepal). Hain zuzen ere, ospitaleratu egin behar izan zuten biriketako bi tronbo paraitu ostean.
Duela hilabete pasatxo, gasteiztarrak agur esan zien "zortzimilakoei", eta hurrengo hilabeteetan dokumental bat grabatuko duela iragarri zuen, Mikel semearekin eta Sebastian Alvaro Al filo de lo imposible saioko zuzendariarekin batera.
Zure interesekoa izan daiteke
Oier Ibarretxe boxeolariak, Parisen olinpikoa bera, Bilbon eginen du debuta profesional mailan
Oier Ibarretxek, 2024ko Parisko Jokoetan olinpikoa eta amateur mailan sei aldiz Espainako txapelduna bera, hurrengo martxoaren 14an eginen du debuta profesional mailan, Bilboko Casilla pabilioian, Bassam Laaoula alacantarraren aurka (1-0-1).
Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an
Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.
MotoGPk lehen hiri-lasterketa egingo du 2027an, Adelaiden
Datorren urtetik aurrera, Australiako Sari Nagusia Adelaiden egingo da, ez Phillip Islanden. Lasterketa horrela egiteko akordioa gutxienez 2032ra arte egonen da indarrean.
Arrieta Rodriguez donostiarra 33. sailkatu da bere debut olinpikoan
Gipuzkoarrak 01:46.83ko marka egin du, bi jaitsierak pilatuta, Mikaela Shiffrin txapeldun olinpikoa (01:39.10) 00:07.73ra duela. Camille Rast suitzarrak (01:40.60) eta Anna Swenn Larsson suediarrak (01:40.81) osatu dute podiuma.
Kataluniako zirkuituak 2032raino luzatu du kontratua, eta bi urterik behin lasterketak hartuko ditu
1 Formulak 2026, 2028, 2030 eta 2032 urteetarako dauzka lasterketak aurreikusita Bartzelonan, Spa-Francorchamps zirkuituarekin aldizkatuko duen egutegian.
Klaebok historia egin du Neguko Jokoetan, bederatzigarren urre olinpikoa eskuratuta
29 urteko norvegiarra orain arte urrezko domina gehien lortu dituen kirolaria da, Bjorn Daehlieri, Marit Bjorgeni eta Ole Einar Bjornersi aurrea hartu baitie.
Anthony Kimek irabazi du Adelaideko LIV Golf txapelketa, ezustean, eta Jon Rahm bigarren sailkatu da
Golf jokalari estatubatuarra hamabi urtez izan zen goreneko mailatik kanpo. Adelaiden, txapelketako azken jardunaldian, Rahm eta Bryson DeChambeau menderatu ditu, hirugarren egunaren amaieran bi horiek lehen postuan izan arren, Kim atzetik segika 5 kolpera zutela.
Carlota Ciganda laugarren izan da Riaden, denboraldiko lehen txapelketan
7. zuloko bogey bikoitzak nafarrak garaipena lortzeko aukerak zapuztu ditu, eta sei birdie pilatu ditu 3, 6, 9, 15, 16 eta 17. zuloetan.
Salsamendik agur esan die Olinpiar Jokoei Klaebok urrea irabazi duen proban
Brasilekin lehiatu duen eskiatzaile nafarrak 97. postuan bukatu du estilo libreko iraupen-eskiko proba, hamar kilometroko distantzian.
Eguibarrek eta Romerok ez dute final-laurdenetako eta final-zortzirenetako langa gainditu, hurrenez hurren
Romerok azpimarratu du "pozik" dagoela egindako jaitsierarekin, baina "ez emaitzarekin". Bere aldetik, Eguibarrek erorikoa izan du, aurkarietako batek bidea itxi ondoren. "Badakit horrelakoak gerta daitezkeela, baina berak jakin behar du hori ezin dela egin", esan du donostiarrak haserre.