Golfa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Rahmek bigarren jarraitzen du munduko sailkapenean

Sergio Garcíak irabazi du jokatu den azken txapelketa, Sanderson Farms Championship delakoa.
Jon Rahm
Jon Rahm

Sergio Garcia espainiarrak erdietsi du garaipena asteburuko Sanderson Farms Championship txapelketan eta 51. postutik 30.era igo da zuzen-zuzenean.

Dustin Johnson eta Justin Thomas estatubaturrek lehen eta hirugarren postuetan jarrituko dute, hurrenez hurren, eta Jon Rahm bizkaitarrak bigarrenean.

Lehen hamar tokietan eman den aldaketa bakarra Collin Morikawa eta Bryson DeChambeau golf-jokalarien postua trukaketa izan da

Munduko sailkapena

.1. Dustin Johnson (AEB) 9.9752 puntu batez beste

.2. Jon Rahm (EUS) 9.7796

.3. Justin Thomas (AEB) 8.5996

.4. Rory McIlroy (IRL) 7.7537

.5. Collin Morikawa (AEB) 7.5456

.6. Bryson DeChambeau (AEB) 7.4814

.7. Webb Simpson (AEB) 7.1066

.8. Xander Schauffele (AEB) 6.5808

.9. Patrick Reed (AEB) 5.7321

10. Brooks Koepka (AEB) 5.6597

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X