2021era arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal kirolariek begionez ikusi dute Olinpiar Jokoen atzeratzea

Iñigo Llopis, Virginia Díaz eta Asier Garcia hurrengo urtera daude begira jada eta entrenamendu plan berria eratzen.
Iñigo Llopis
Iñigo Llopis

2020ko Tokiok Olinpiar Jokoak atzeratuko direla jakin bezain pronto Basque Team bere kirolariekin jarri zen harremanetan. Denek begionez ikusten dute atzerapena eta aurki hasiko dira lanean:

Iñigo Llopis, igerilaria:

"Justuena iruditzen zait. Askorentzat bizitzako ametsa baita"

Basque Teamek Iñigo Llopis igerilariarekin hitz egin du COVID-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragin duen egoeraz. Konfinamenduaren aurretik, Llopis Tokioko Paralinpiar Jokoetan lehiatzeko prestatzen ari zen, gutxieneko marka baitzuen horretarako. Iñigorentzat Tokiokoak bigarren Jokoak izango lirateke, Rioko Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta.

Virginia Diaz, arraunlaria:

"Oso positiboa da urte bete bat gehiago edukitzea ondo prestatzeko"

Basque Teamek Virginia Diaz arraunlariarekin hitz egin du COVID-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragin duen egoeraz. Konfinamenduaren aurretik, Virginia Tokioko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko prestatzen ari zen, txartela baitzuen horretarako W2- kategorian, Aina Cid ontzi-kidearekin batera. Virginiarentzat Tokiokoak lehenengo Jokoak izango lirateke. 

Asier Garcia, aulkiko saskibaloi jokalaria:

"Entrenamendu planak aldatu behar ditugu orain eta Federazioen berriak itxaron"

Etxean geratu baino lehen Asier Tokioko Joko Paralinpikoak prestatzen ari zen 2019ko Europako Txapelketan txartela lortu eta gero. 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan zilarra lortu zuen eta Londres 2012an olinpiar diploma.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X