Kerman Lejarraga, Europako txapelduna welter pisuan
Kerman Lejarraga boxeolaria da Europako txapeldun berria welter pisuan, Bradley Skeete ingelesari KO teknikoz irabazi ostean, Bilbao Arenan egindako boxeo jaialdiko borrokaldi nagusian. Ikuskizunak 9.000 ikusle inguru bildu ditu Miribillan.
'Morgako Errebolberrak' borrokaldirik galdu gabe jarraitzen du: 25 garaipen ditu, horietariko 20 amaierara iritsi aurretik. Azaroan, Lejarragak Espaniako txapelketa irabazi zuen, eta Europakoa irabazita, munduko txapelketa irabazteko hautagaien artean sartzen da.
Britainiarraren aurkako borrokaldiak lau minutu eskas iraun ditu. Lehen asaltoan, Skeetek defentsa ona egin du, bere tamainaz baliatuz. Bigarren asaltoaren lehen minutua betetzear zegoela, Lejarragak kolpe bortitza eman dio aurkariari aurpegian, eta belauniko jarri du.
Miribillako zaleen animo sutsuekin, Lejarragak kolpek bata bestearen atzetik eman dizkio Londreseko boxeolariari, eta beste bi aldiz lurrera bota du epaileak lehia bukatutzat eman duen arte. Gerrikoa bizkaitarrarentzat izan da.
Gago, Europako txapeldun luma pisuan
Gaueko beste borrokaldi nagusian, Andoni Gago bizkaitarrak Europar Batasuneko gerrikoa irabazi du Geoffrey dos Santos frantziarrari irabazita. Dos Santosen lehen porrota izan da.
Gago (19-3, 6 KO) garaile izendatu dute epaileek 12 asaltoko borroka gogor baten ostean. Bilbotarrak lanak izan ditu aurkaria mendean hartzeko, baina gerrikoa, azkenean, berak irabazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Mullaghmoren sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek
“Nire biziko olatua da”, esan du surflari bizkaitarrak, lortu ostean.
Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan
Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.
Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren
Bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia, eta parretik behera 11 kolperekin dago sailkapen nagusian.
Rahmek sendo ekin dio Hegoafrikan, eta lehen postutik gertu jarri da
Parretik behera 6 kolpeko txartel bikaina sinatu du Jon Rahmek Hegoafrikako LIV Golf txapelketaren lehen jardunaldian, Bryson DeChambeau eta Charles Howell III.ak partekatzen duten lehen postutik bi kolpera.
Higinio Riverok hogeigarren amaitu du 20 kilometroko proba
Rivero 59:49ko denbora eginda helmugaratu da, Golubkovek, Maok eta Romelek lortutako dominetatik urrun.
Alvaro Romero, zortzigarren Munduko Boardercross Kopan
Gipuzkoarrak zortzigarren amaitu du Munduko Boardercrosseko Kopako proba. Jakob Duse austriarra izan da garailea.
Oier Ibarretxek garaipenarekin debutatu du
Oier Ibarretxe boxeolariak garaipenarekin debutatu du profesionaletan, Marouane Nmili puntuetara garaituz. Borroka parekatua izan da, baina Galdakaokoaren ezkerkada indartsuek garaipena eman diote
Jokin Garciak Europako Zilarrezko Txapelketa bereganatu du Gianluca Ceglia garaituta
Jokin Garcia boxeolari bilbotarra Europako Zilarrezko txapelduna da Gianluca Ceglia puntuetara garaitu ostean. Italiarra beteranoa izan arren, Jokinek hasieratik agindu du eta, begi azpian zauri txiki bat jasan arren, garaipenarekin atera da.
DeChambeauk irabazi du Singapurko LIV txapelketa, eta Rahm bosgarren izan da
Jon Rahmek bosgarren amaitu du Singapurko LIV txapelketa, duela astebete Hong Kongen lortutako garaipena errepikatu ezinda. Bryson DeChambeau estatubatuarra nagusitu da, Richard T. Lee kanadarrarekin berdinketa hautsita.