Boarderkrossa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lucas Eguibar, lehiaketatik at erorikoa izan eta gero

Gipuzkoarrak PyeongChangeko Neguko Olinpar Jokoetako probako final-laurdenetan agur esan du.
Lucas Eguibar
Lucas Eguibar

Lucas Eguibar, Boardercrosseko iazko txapeldunordea Sierra Nevadan eta Munduko Kopako Txapelduna, PyeongChangeko Neguko Olinpiar Jokoetatik at da dagoeneko.

Gipuzkoarrak 26. postuan amaitu du sailkapen lasterketan erorikoa izan eta gero, beraz, lehenengo 24ren artean sartu ez denez errepeska proba jokatu behar izan du Eguibarrek.

Bigarren proba horretan ere ez du jaitsiera ona egin. 1.277 metro dituen zirkuitua egiteko 1:45ko denbora behar izan du 26. portua erdietsiz.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X