ERRUGBIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Rahmek San Mameseko errugbiko ateak estreinatu ditu

Bilboko zelaiak Challenge Cupeko eta Championseko finalak hartuko ditu 2018ko maiatzaren 11n eta 12an.
Jon Rahmek hainbat golf pilota jaurti ditu errugbiko ateetara. Argazkia: EFE
Jon Rahmek hainbat golf pilota jaurti ditu errugbiko ateetara. Argazkia: EFE

Jon Rahm golf jokalari bizkaitarrak, munduko sailkapeneko laugarrena denak, San Mamesen jarritako errugbiko ateak probatu ditu astearte honetan "atera egindako jaurtiketa sinboliko" baten bitartez. Gaurko ekitaldia datorren urteko maiatzean Athleticen zelaian jokatzekoak diren errugbiko Europako txapelketen finalen gainean egindako lehendabiziko entsegua izan da.

Espainiako Errugbi Federazioak jakitera eman duenez, Rahmek zelaian jarritako zutoinak estreinatu ditu, zelai erditik hainbat golf pilota jaurtita.

San Mamesek Challenge Cupeko eta Championseko finalak hartuko ditu 2018ko maiatzaren 11n eta 12an, hurrenez hurren. Lehendabiziko aldia izango da kirol horretako Europako txapelketa nagusien tituluak Frantzia, Ingalaterra, Gales, Eskozia edota Irlandatik kanpo jokatuko direna.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X