AEB-ko Irekia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Muguruzak, agur lehen postuari

Petra Kvitovaren kontra galdu ostean, ezingo du rankingeko lehen postua lortu, oraingoz.
muguruza_
18:00 - 20:00
Muguruza: 'Porrot honetatik ikasi beharra daukat'

Garbiñe Muguruzak AEBko Irekiko final-zortzirenetan esan dio agur lehiaketari.

Petra Kvitova txekiarraren kontra 7-6 (3) eta 6-3 galdu du ordubete eta 46 minutu iraun duen partidan.

"Aurrerantzean aukera gehiago izango dut rankingeko lehen postua lortzeko", adierazi du Muguruzak.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X