Parisen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garbiñe Muguruza Roland Garroseko finalean sartu da

Serena Williamsen aurka jokatuko du final handia. Muguruza aise nagusitu zaio finalerdietan Stosur australiarrari, 6-2 eta 6-4.
18:00 - 20:00
Garbiñe Muguruzak Serena Williamsen aurka jokatuko du finala

Garbiñe Muguruza Roland Garroseko finala jokatzeko sailkatu da Samantha Storsur australiarrari erraz irabazi ostean: 6-2 eta 6-4.

Ordu eta laurden pasatxo iraun du finalerdiak, eta Muguruza jaun eta jabe izan da. Gran Slameko bigarren finala izango da Garbiñerentzat, iaz Wimbledonekoa jokatu eta galdu ostean.

Serena Williams izango da bere aurkaria. Estatubatuarrak Kiki Bertens holandarra kanporatu du 7-6 eta 6-4.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X