Paul de la Cuesta, neguko Olinpiar Jokoetan
Sochi 2014ko neguko Olinpiar Jokoak hasteko 100 egun falta direnean Paul De la Cuesta donostiarra da, momentuz, otsailaren 7tik 23a bitartean Errusian lehiatzeko sailkatuta dagoen euskal kirolari bakarra. Basque Team-en babespean lehiatzen ari den eskiatzaileak Jeitsieran eta Super Erraldoian jarriko ditu indar guztiak, lehen 15 sailkatuen artean amaitzeko helburuarekin.
Entrenatzailea eta prestatzaile fisikoa aldatu ditu aurten De la Cuestak eta udan Txilen eta Argentinan burutu ditu entrenamenduak. Azaroan Europa eta Munduko Kopako probatan har tuko du parte, puntuak bildu eta Jokoetan irteera postua hobetzeko xedearekin. Munduko Kopako Jeitsieran eta Super Erraldoian lehen 30 sailkatuen artean sartzea izango du helburu eta donostiarrak ez du baztertu nahi Erraldoian eta Super Konbinatuan ere parte hartzea.
Jeitsiera da, dudarik gabe, abiadurazko probarik aipagarriena eta Super Erraldoiak berriz koordinazioa eta doitasuna uztartzen ditu bihurguneak hartzerako garaian. Erraldoian berriz ate gutxiago eta hauen arteko distantzia urriagoa izaten da, biraketa itxiagoak eta teknika zorrotzagoa eskatzen duelarik. Azkenik Super Konbinatuak Jeitsiera bat eta bi saioetara jokatutako eslalona uztartzen ditu.
Basque Team-ek Fadurako Hobekuntzarako Teknikorako Zentruan duen egoitzan egin berri ditu adierazpenak eskiatzaileak denboraldi berriari begira, bertan indarra neurtzeko azterketak burutzen ari zela.
"Txikitatik egin dut lan Jokoetan egoteko, lehenik Vancouverrera iristeko 2010ean eta orain Sochirako, bertan nire emaitzak hobetzeko helburuarekin. Ondo joan da denboraldiaurrea, lan egiteko era aldatu dut eta nahiko gustora geratu naiz entrenamendueki eta Olinpiar Jokoetara sasoiko iritsiko naizela uste dut. Lehen indarra zen nire lanaren ardatz nagusia, oso lan agresiboa zen eta orain berriz bihurguneetan sartzeko teknika landu dut gehiago, hortxe aprobetxatzen baita postuak aurreratzea ahalbidetzen duen abiadura. Prestakuntza fisikoari dagokionean nire lana orain mailakakoagoa da eta era berean iraunkorragoa, emaitzak ikustea besterik ez dago"
Denboraldi hasierako helburu nagusia Munduko Kopako lehen 30 sailkatuen artean sartzea izango da, helburu eskuragarria izan daitekeela uste dut, eta otsailean berriz Jokoetako lehen 15 eskiatzaileen artean sartzea. Jeitsiera eta Super Erraldoia ditut begi artean, proba hauetan hobetu baitut azken urteetan eta sentsazio onekin ari naiz lanean. Beharbada Erraldoia eta Super Konbinatua ere egiteko aukera izan dezaket baina beti ere beste maila batean, aurreneko biak baitira helburu nagusia.
Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ, Cespa-Ferrovial, Euskaltel eta Kutxabank.
Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kiro l mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Dominak zergatik hausten ari diren ikertuko dute Milan-d'Ampezzoko Olinpiar Jokoetako antolatzaileek
Domina bat lortu duten hainbat kirolarik domina horiek hausten ari direla salatu dute.
Seattle Seahawks vs New England Patriots Super Bowl 2026 finaleko argazki-galeria
Seattle Seahawksek New England Patriots 29-13 garaitu zuen Super Bowl finalean, eta taldearen historiako bigarrena eskuratu. Atsedenaldian, Bud Banny artista puertorricarrak, Lady Gaga eta Ricky Martinekin batera, kontinentearen batasunaren aldeko aldarria egin zuen. Partidaren zein emanaldiaren argazkiak daude hemen ikusgai.
Oier Ibarretxe boxeolariak brontzea lortu du BOXAM International txapelketan
Galdakaoko boxeolariak brontzezko domina eskuratu du bere kategorian, hiru borrokaldi egin ondoren: lehena Belgikako ordezkariaren aurka, bigarrena Kanadakoaren aurka eta hirugarrena, finalerdietan, Ukrainakoaren kontra.
Rahm kolpe batera geratu da LIV Golf zirkuituko 2026ko lehen txapelketan
Bigarren sailkatu da, irabazlearengandik kolpe batera (265 kolpe, -23), eta azken unera arte egin dio aurre garaile atera den Smylieri.
Ariane Torok zilarrezko domina eskuratu du Parisko Grand Slamean
Ariane Toro Soler nafarrak zilarrezko domina irabazi du Parisko Grand Slamean, 52 kilotik beherako kategorian, finalean Krasniqi kosovarraren aurka galduta.
Milan-Cortina d'Ampezzo: 2026ko Neguko Olinpiar Jokoak, abian
Neguko Olinpiar Jokoen XXV. ekitaldia da; bertan, bost euskal kirolarik lehiatuko dute: Manex Salsamendik, Daniel Milagrosek, Lucas Eguibarrek, Alvaro Romerok eta Arrieta Rodriguezek. Hasiera ekitaldia ostiral honetan izanen da, eta amaiera, berriz, hilaren 22an.
LIV Golf txapelketek munduko rankingerako puntuak emango dituzte 2026tik aurrera
Jose Maria Mendiola judokak zilarra irabazi du Europako Irekian, Sofian
Mendiolak galdu egin du -81 kiloko kategoriako finalean Alpha Oumar Djalo frantziarraren aurka, baina aurretik Taras Nielziev ukrainarra, Dominic Rodriguez estatubatuarra, Denislav Ivanov bulgariarra, Umalt Demirel turkiarra eta Ciprian Gribinet moldaviarra kanporatu ditu.
Carlos Alcarazek Australiako Irekia irabazi du, finalean Djokovic menderatuta
Murtziarrak 2-6, 6-2, 6-3 eta 7-5 menderatu du Djokovic, eta, 22 urterekin, Grand Slameko lau tituluak lortu dituen jokalari gazteena da.
Rybakina Australiako Irekiko txapeldun, final lehiatua irabazita
Horren aurkaria, Sabalenka, gaur egun munduko lehena eta 2023an eta 2024an Australiako Irekiko txapelduna, nagusi izan da tarte batzuetan, baina ezin izan dio bere abantailari eutsi.