Brontzezko domina Londresen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maialen Chourraut piraguista, 2012ko Gipuzkoako kirolaririk onena

Lasarte-Oriako piraguistak Txema Olazabal gainditu du kazetarien bozketan. Chourrautek brontzezko domina eskuratu zuen Londreseko Olinpiar Jokoetan, K1eko finalean.
Maialen Chourraut. Argazkia: EFE
Maialen Chourraut. Argazkia: EFE

Maialen Chourraut Lasarte-Oriako piraguista 2012ko Gipuzkoako kirolaririk onena izendatu zuten ostegunean, Donostiako Amara Plaza hotelean egindako ekitaldian.

Kirol kazetarien bozketa estua izan da, baina piraguistak Txema Olazabal gainditu du.

Chourrautek brontzezko domina eskuratu zuen iragan udan, Londreseko Olinpiar Jokoetan, K1eko finalean.

Atletico San Sebastian taldeko arraunlariak 106,87 segundo behar izan zituen Lee Valley White Water Centren jaitsiera egiteko, irabazleak baino 98 ehunen gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X