Londresen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Djokovicek irabazi du Maisuen Kopa

Serbiarrak 7-6 (6) eta 7-5 gainditu du Roger Federer suitzarra, eta bere bigarren Maisuen Kopa eskuratu du, Londresen.
Djokovic. Argazkia: EFE

Novak Djokovic serbiarrak bere bigarren Maisuen Kopa lortu du, Roger Federer suitzarra 7-6 (6) eta 7-5 gaindituta. Djokovicek erakustaldia eman du Londreseko O2 Arenan, eta garaipena bi ordu eta 14 minututan eskuratu du.

Serbiako izarrak mentalki oso indartsua dela berriro erakutsi du, bi setetan emaitza irauli egin behar izan baitu. Djokovicek 2008an lortutako titulua berriro eskuratu du, eta Federerrek ezin izan du bere zazpigarren Mastersa lortu.

Novak Djokovic serbiarrak bere bigarren Maisuen Kopa lortu du, Roger Federer suitzarra 7-6 (6) eta 7-5 gaindituta. Djokovicek erakustaldia eman du Londreseko O2 Arenan, eta garaipena bi ordu eta 14 minututan eskuratu du.Serbiako izarrak mentalki oso indartsua dela berriro erakutsi du, bi setetan emaitza irauli egin behar izan baitu. Djokovicek 2008an lortutako titulua berriro eskuratu du, eta Federerrek ezin izan du bere zazpigarren Mastersa lortu.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X