Piraguismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maialen Chourraut finalerdietarako marka onenarekin sailkatu da

Gipuzkoako kirolariak aurreneko bi txandetan marka onena lortu du, eta K1 modalitateko finalerdiak jokatzeko txartela eskuratu du.
18:00 - 20:00
Maialen Chourraut gipuzkoarra, finalerdietara

Maialen Chourrautek K1 modalitateko finalerdietarako txartela marka onenarekin lortu du. Gipuzkoako piraguista Londreseko aurreneko bi txandetan onena izan da, eta ostegunean finalerdietan izango da.

Aurreneko txandan Chourrautek erakustaldia eman du, eta finalerdietarako sailkatzea ia erabakita utzi du. Bigarren txandan 105.91ko marka egin du, baina zigorrarekin 107.91n gelditu da.

Sailkapena:

.1. Maialen Chourraut (ESP) 98.75

.2. Lizzie Neave (GBR) 98.92 +0.17

.3. Maria Clara Giai Pron (ITA) 99.66 +0.91

.4. Jessica Fox (AUS) 100.33 +1.58

.5. Stepanka Hilgertova (CZE) 100.75 +2.00

.6. Jana Dukatova (SVK) 101.37 +2.62

.7. Corina Kuhnle (AUT) 101.77 +3.02

.8. Jasmin Schornberg (GER) 102.14 +3.39

.9. Natalia Pacierpnik (POL) 102.38 +3.63

10. Emilie Fer (FRA) 106.46 +7.71.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X