Partida ona
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Australiako Irekia: Djokovicek Federer gainditu eta finala jokatuko du

Serbiarrak hiru setetan hartu du mendean Federer, 7-6, 7-5 eta 6-4. Bere aurkaria finalean, Andy Murray edo David Ferrer.
Novak Djokovic. Argazkia: EFE

Novak Djokovic serbiarrak Australiano Irekiko finalerako txartela lortu du finalerdietan egungo txapelduna den Roger Federer mendean hartuta. Hiru setetan irabazi du, 7-6, 7-5 eta 6-4. Lehia handiko neurketa izan da.

Djokovicek oraindik ez daki noren aurka neurtu beharko dituen indarrak finalean. Bere aurkaria Andy Murray edo David Ferrer izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X