Arazo fisikoak izan ditu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rafa Nadalek, Australiako Irekiari agur

Ferrerrek Manacorreko tenislaria kanporatu du 6-4, 6-2 eta 6-3ko markagailuarekin. Murray izango da Ferrerren aurkari finalerdietan.
Rafa Nadal. Argazkia: EFE

David Ferrer espainiarrak Australiako Irekiko finalerdietarako txartela eskuratu du ezustean Rafa Nadal munduko sailkapeneko lehena kanporatuta, 6-4, 6-2 eta 6-3. Nadalek arazo fisikoak izan ditu hasieratik.

Bere ibilbideko bigarren finalerdia jokatuko du Javeakoak txapelketa handi batean. Hurrengo kanporaketan Andy Murray izango du aurkari. Eskoziarrak Alexandr Dolgopolov gainditu du final-laurdenetan. Beste finalerdia Djokovicek eta Federerrek jokatuko dute.

&' || 'nbsp;

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X