Ibilbide politak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iraupen eskia: Ioseba Rojok Marxa Beret irabazi

Bere anaia Imanol Rojo 21 kilometroko azkarrena izan zen gizonezkoetan eta 10 kilometro emakumezkoetan, berriz, Maialen Lopez Irungo Mendizaleak taldekoa gailendu zen.
Iraupen eskia: Ioseba Rojok Marxa Beret irabazi
Marxa Beret

Iraupen eskiak duen probarik herrikoiena eta jendetsuena da Marxa Beret. Aurten 31. ekitaldia bete zuen, 1.260 partaiderekin.

Ibilbide ezberdinak osatu zituzten antolatzaileek, luzera ezberdinekin. Proba nagusian, 42 kilometrokoan, Ioseba Rojo izan zen azkarrena. Tolosarrak 2h01''3''''ko denbora egin zuen.

Ez zen garaile euskaldun bakarra izan, beste probatan ere nagusitu baitziren: bere anaia Imnaol Rojo 21 kilometroko azkarrena izan zen gizonezkoetan. 10 kilometro emakumezkoetan, berriz, Maialen Lopez Irungo Mendizaleak taldekoa gailendu zen.

Elur ugari izan zutenez, ibilbide politak egin ahal izan zituzten, eta iraupen eskiaren festa handi bat izan zen beste behin Marxa Beret.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X