Iraupen eskia: Joseba Rojo, Alemanian
Iraupen eskiko 23 urtez azpiko munduko txapelketan hartu du parte Joseba Rojok, Alemaniako Hinterzaten herrian burutu da lehiaketa.
Tolosarrak 58. postuan amaitu zuen 15 kilometroko proba. Beretzat proba hobea zen 30 kilometrokoa, eta bertan 44. postuan bukatu zuen.
SAILKAPENA 15 KILOMETRO
1 SKOBELEV Vladislav RUS 0:37:50.0
2 PERLIAK Stanislav RUS 0:38:10.7
3 MATVIYENKO Gennadiy KAZ 0:38:11.3
4 YOSHIDA Keishin JPN 0:38:23.8 36.91
5 TAMMJARV Karel EST 0:38:32.7
58 ROJO Ioseba SPA 0:42:45.5
SAILKAPENA 30 KILOMETRO
1 PEPENE Paul Constantin ROU 01:24:45.6
2 BACH Ole-marius NOR 01:25:11.0
3 KATZ Andreas GER 01:25:11.5
4 YOSHIDA Keishin JPN 01:25:12.1
44 ROJO Ioseba SPA 01:31:56.5
Zure interesekoa izan daiteke
Mullaghmoren sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek
“Nire biziko olatua da”, esan du surflari bizkaitarrak, lortu ostean.
Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan
Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.
Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren
Bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia, eta parretik behera 11 kolperekin dago sailkapen nagusian.
Rahmek sendo ekin dio Hegoafrikan, eta lehen postutik gertu jarri da
Parretik behera 6 kolpeko txartel bikaina sinatu du Jon Rahmek Hegoafrikako LIV Golf txapelketaren lehen jardunaldian, Bryson DeChambeau eta Charles Howell III.ak partekatzen duten lehen postutik bi kolpera.
Higinio Riverok hogeigarren amaitu du 20 kilometroko proba
Rivero 59:49ko denbora eginda helmugaratu da, Golubkovek, Maok eta Romelek lortutako dominetatik urrun.
Alvaro Romero, zortzigarren Munduko Boardercross Kopan
Gipuzkoarrak zortzigarren amaitu du Munduko Boardercrosseko Kopako proba. Jakob Duse austriarra izan da garailea.
Oier Ibarretxek garaipenarekin debutatu du
Oier Ibarretxe boxeolariak garaipenarekin debutatu du profesionaletan, Marouane Nmili puntuetara garaituz. Borroka parekatua izan da, baina Galdakaokoaren ezkerkada indartsuek garaipena eman diote
Jokin Garciak Europako Zilarrezko Txapelketa bereganatu du Gianluca Ceglia garaituta
Jokin Garcia boxeolari bilbotarra Europako Zilarrezko txapelduna da Gianluca Ceglia puntuetara garaitu ostean. Italiarra beteranoa izan arren, Jokinek hasieratik agindu du eta, begi azpian zauri txiki bat jasan arren, garaipenarekin atera da.
DeChambeauk irabazi du Singapurko LIV txapelketa, eta Rahm bosgarren izan da
Jon Rahmek bosgarren amaitu du Singapurko LIV txapelketa, duela astebete Hong Kongen lortutako garaipena errepikatu ezinda. Bryson DeChambeau estatubatuarra nagusitu da, Richard T. Lee kanadarrarekin berdinketa hautsita.