Herri-kirolak
2025/09/06 - 16:52
Euskal Herria munduko txapeldun sokatiran, gizonezkoen 600 kilokoan
Euskal selekzioak urrea irabazi du Nottinghamen (Ingalaterra) jokatzen ari den Munduko Sokatira Txapelketan, gizonezkoen 600 kiloko kategorian final estuan Suitza menderatuta.
2025/09/05 - 23:05
Goiherrik zilarra bereganatu du 23 urtez azpikoan; Gaztedik, berriz, brontzea 540 kilokoan
Nottinghamen (Ingalaterra) jokatzen ari den Munduko Sokatira Txapelketan, Goiherrik zilarra bereganatu du emakumeen 23 urtez azpiko modalitatean; Gaztedik, berriz, brontzea 540 kilokoan.
2025/09/05 - 20:26
Gaztedik lortu du urrea, eta Goiherrirentzat izan da zilarra, Munduko Sokatira Txapelketan
Munduko Sokatira Txapelketan, Nottinghamen (Ingalaterra), bi euskal talde izan dira aurrez aurre 560 kiloko kategoriako gizonezkoen finalean: Gaztedi eta Goiherri. Lehia estua izan dute, eta, azkenean, hirugarren tiraldian, Laukizko taldeak mendean hartu du Erandiokoa.
2025/09/04 - 22:53
23 urtez azpiko Goiherriko talde mistoak brontzezko domina lortu du Sokatirako Munduko Txapelketan
Goiherriko neska-mutilek brontzezko domina zintzilikatu dute Sokatirako Munduko Txapelketan, 23 urtez azpiko mailan. Bestalde, emakumezkoen 500 kiloko mailan Gaztedi ko A eta B taldeek, eta Goiherrik ezin izan dute multzoen fasea gainditu. Gizonezkoen 680 kilokoan, Mutrikuk ez du tiraldirik irabazi.
2025/09/04 - 17:06
Hasi da Lur Gaineko Munduko Sokatira Txapelketa
Nottinghamen da lehia, gaur hasita. Goizean, bi euskal talde aritu dira gizonezkoen 600 kiloko mailan, baina ez dute dominak irabazteko borrokan sartzerik izan.
2025/08/22 - 18:38
Iker Vicente, bere unerik onenean
Boisen (AEB) erakustaldi batzuk eman ondoren, Otsagabiko aizkolariak Ramon Latasa Memoriala irabazi zuen Sunbillan, eta orain astebete Urrezko Kopa eskuratu zuen Donostian, bosgarren aldiz.
2025/08/17 - 12:11
Mikel Lopetegi eta Ainitze Zumeta berriro garaile Igeldoko eta Uliako harriekin
Zumetak, gainera, berak aurretik jarritako marka ondu du, 70 kiloko harriari 23 altxaldi emanda. Mikel Lopetegik, berriz, 135 kiloko harria 18 aldiz altxatu du, Paulo Azpiazuk baino altxaldi bat gehiago eta Beñat Telleriak baino hiru gehiago eginda.
2025/08/15 - 23:24
Bosgarren Urrezko Kopa Iker Vicenterentzat
Otsagabiko aizkolariak Txikia IV.a, Mikel Larrañaga, Hodei Ezpeleta eta Joxean Etxeberria garaitu ditu ostiral honetan Donostiako Trinitate Plazan.
2025/08/13 - 17:06
Etxebeste, nekatuta baina pozik 100 kiloko harri zilindrikoarekin 59 altxaldiko marka ezarri ostean
Estefi Etxebestek marka berria ezarri zuen 100 kiloko harri zilindrikoari 59 altxaldi emanda, bosna minutuko bi kintzetan. Iturengo harri-jasotzaileak EITB Mediarekin hitz egin du Sunbillan lortu zuen errekorrari buruz.
2025/08/12 - 17:18
Etxebeste, nekatuta baina pozik 100 kiloko harri zilindrikoarekin 59 altxaldiko marka ezarri ostean
Estefi Etxebestek marka berria ezarri zuen 100 kiloko harri zilindrikoari 59 altxaldi emanda, bosna minutuko bi kintzetan. Iturengo harri-jasotzaileak EITB Mediarekin hitz egin du Sunbillan lortu zuen errekorrari buruz.
2025/08/11 - 11:48
Estefania Etxebestek marka ezarri du, 100 kiloko harri zilindrikoari 59 altxaldi emanda
Iturengo (Nafarroa) harri-jasotzaileak Idoia Etxeberriak 2014an ezarritako errekorra ondu du Ramon Latasa Memorialean; 59 altxaldi egin ditu 100 kiloko harri zilindrikoarekin. Bost minutuko lehen kintzean 32 altxaldi egin ditu; bigarren kintzean, aldiz, 27 altxaldi.
2025/08/07 - 12:10
Euskal segalariak, emaitza onen bila Europako Txapelketara
Euskal segalariak Europako Txapelketan parte hartuko dute. Alemaniako Thundorf Airingen jokatuko da abuztuaren 8tik 10era artean. Guztira, Euskal Herriko 22 ordezkari egongo dira; 13 gizon eta 9 emakume. Emaitza onak lortzea eta garaipenen bat bereganatzea dute helburu.
2025/07/17 - 01:55
Etxebeste, Azpiazu, Txikia IV.a eta Fernandez de Barrena, ''Kirol Herri'' saioko txapeldunak!
Zumaian jokatutako final handian, Gesalaga, Telleria, Larrañaga eta Arruti menderatu dituzte. Proba konbinatua izan da erabakigarria; B taldeak eskuratu du hori, talde gorriak, segundo erdiko aldeaz.
2025/07/17 - 01:55
Estefania Etxebeste eta Txikia IV.a pozik azaldu dira, ''Kirol Herri'' saioko lehen ekitaldia irabazita
Iturengo harri-jasotzaileak eta aizkolari azkoitiarrak, Paulo Azpiazurekin eta Oihana Fernandez de Barrenarekin batera, garaipen bikaina eskuratu dute, Zumaian, asteazkenean, txapelketako final handian.
2025/07/15 - 22:42
Maddi Gesalaga, ''Kirol Herri'' saioaz: ''Txapelketa honek ate asko irekiko ditu''
Asteazkenean, hilaren 16an, "Kirol Herri" saioaren final handia jokatuko dute, eta eitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai, 22:20tik aurrera. Horren harira, asteartean, Ane Muruamendiarazek Maddi Gesalaga harri-jasotzailea elkarrizketatu du, "Kirolak" saioan.
2025/07/06 - 23:00
Julen Gabirondo, Gipuzkoako Sailkako Sega txapelduna
Gipuzkoako Sega Txapelketa jokatu da, Zizurkilen, Arizmendi baserri inguruan. Julen Gabirondo izan da azkarrena eta iaz lortu zuen titulua irabazi du berriz ere. Mikel Lizartzak bigarren egin du, eta Jon Larrañagak, hirugarren.
2025/06/28 - 23:33
Amaiur Arrospide eta Alaitz Imaz, bakarkako sega ligako txapeldun
Alaitz Imazek eta Oier Urkolak irabazi dute Euskal Herriko bakarkako sega ligako azken jardunaldia. Ligako txapeldun, emakumezkoetan, Alaitz Imaz bera izan da, eta gizonezkoetan, Amaiur Arrospide.
2025/06/26 - 17:06
Irailean lehiatuko den ardi moztaileen Euskal Herriko txapelketa aurkeztu dute
Ostegun honetan aurkeztu dute Bilbon historian lehen aldiz egingo den ardi moztaileen Euskal Herriko txapelketa. Irailaren 27an izango da Abadiñon, eta EITBn ikusi ahal izango duzue.
2025/06/22 - 16:28
Txikia IV.a, Etxebeste eta Azpiazu sailkatu dira finalerako
Iker Vicente, Zumeta eta Garmendia menderatu dituzte larunbatean jokatu den bigarren finalerdian. Uztailaren 16ko finalean, Beñat Telleria, Maddi Gesalaga eta Mikel Garmendia izango dituzte aurkari.
2025/06/15 - 22:55
Hasiera ikusgarria izan du harri-jasotzea eta aizkolaritza uztartzen dituen lehiaketak
Lehen finalerdian, Maddi Gesalagak, Beñat Telleriak eta Mikel Larrañagak osatutako taldeak Lierni Osa, Mikel Lopetegi eta Hodei Ezpeleta hartu dituzte mendean. Larunbatean Aian jokatuko den lehiatik aterako da uztailaren 16ko finalerako bigarren hirukote finalista.