Herri-kirolak
2024/04/24 - 22:30
Iker Vicentek eta Julen Alberdik ''Txikia IV'' apustua jokatuko dute larunbatean, Tolosako zezen plazan
Adostutakoaren arabera, 60 ontzako 8 enbor eta 14 kanaerdiko moztu beharko dituzte Tolosako zezen plazan 18:0etatik aurrera. Aurkezpen ekitaldian, "sasoiko" eta "gogotsu" daudela aitortu dute bi aizkolariek.
2024/04/23 - 01:04
Albizuri taldea “Harri Herri” saioko finalera sailkatu da, Etxauri mendean hartuta
Luis Mari Telleriak zuzendutako laukotea nagusi izan da lau harri landuen lanetan, eta harri baldarrarekin ere ez diete aurkariei aukerarik eman. Ondorioz, Garmendia, Telleria, Arruti eta Urruzuno finalean izango dira.
2024/04/23 - 01:03
Albizurik Etxauri taldea mendean hartu du ''Harri Herri''ko finalerdietan
Albizuriko taldekoek (Beñat Telleria eta Gari Garmendia) 13 aldiz altxatu dute Harri baldarra, Etxaurikoek (Imanol Royo eta Andoni Iruretagoiena) ordea, 9 aldiz. Horrela, Albizuri finalean sailkatu da "Harri Herri" saioan.
2024/04/21 - 17:03
Ugaitz Mugertzak irabazi du III. Euskal Duatloia
Orain bi urte bezala, mutrikuarrak eskuratu du txapela. Aurkariak baino hobea izan da aizkorarekin eta korrika egin beharreko lanetan. Oier Kañamaresek eta Arkaitz Jauregik lagundu diote podiumean.
2024/04/19 - 14:13
Euskal Duatloiko finala, apirilaren 21ean, eitb.eus-en eta ETB1en
Apirilaren 21ean jokatuko da Euskal Duatloiko finala, igandean, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute, 12:00etan. Eneko Saralegi iazko irabazlea ez da finalean izango.
2024/04/19 - 11:32
Gizonezkoen lehen finalerdia, gaurko ''Harri Herri'' saioan
Indarra, erresistentzia, trebetasuna. Kirol-ikuskizuna itzela eskainiko digute gaurko saioan, gizonezkoen lehen finalerdia jokatuko baita. Ez galdu, Albizuri eta Etxauri aurrez aurre, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/04/16 - 13:45
Mollarrik Ibiur menderatu du ''Harri Herri'' saioko bigarren denboraldiko lehen finalaurrekoan
Maddi Gesalagak, Ainitze Zumetak, Garazi Ansak eta Nerea Arrutik osatzen duten taldea sailkatu da finalerako.
2024/04/16 - 01:11
"Harri Herri" saio berritzailearen bigarren denboraldia, astelehenero, ETB1en eta eitb.eus-en
Herri kirol modalitate hau sustatzeko asmoz, EITBren laguntzarekin, iaz abian jarritako txapelketaren 2. edizio honetan 32 harrijasotzaile lehiatuko dira Asteasuko frontoian. Goi mailako ikuskizunaz gozatu ahal izango dugu berriz ere.
2024/04/14 - 14:13
'Harri Herri' saioaren 2. edizioa apirilaren 15ean hasiko da, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en
Apirilaren 15ean, astelehenean, 'Harri Herri' saioaren 2. edizioa izango duzu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 22:15etik aurrera.
2024/03/25 - 19:32
Harri-jasotzea oinarri duen "Harri Herri" txapelketaren bigarren edizioa, apirilaren 15etik aurrera, EITBn
16 gizonezkok eta 16 emakumezkok hartuko dute parte, eta launa talde lehiatuko dira, lau kapitainen gidaritzapean.
2024/03/25 - 18:25
''Harri Herri'' txapelketa, apirilaren 15etik aurrera, ETB1en
Aurten, 32 harri-jasotzailek hartuko dute bertan parte, 16 gizonezkok eta 16 emakumezkok; eta launa taldetan lehiatuko dira, lau gizonezkoetan eta lau emakumezkoetan. Talde bakoitzak talde-buru edo kapitain bana izango du: Luis Mari Telleria, Izeta II, Joseba Ostolaza eta Zelai II.
2024/03/21 - 22:23
Euskal Duatloiko aurrekanporaketa jokatuko da larunbatean Tolosako Zezen Plazan
20 kirolarik hartuko dute parte eta lehen seirak sailkatuko dira finalera. 20 minutu izango dituzte gehienez eta finala apirilaren 21ean izango da.
2024/03/08 - 16:13
''Harri Herri'' txapelketa, igande arratsaldean, Asteasun
Etxe honek "Harri Herri" herri kirol saio berritzailearen bigarren edizioa aurkeztu du. 16 emakume eta 16 gizon arituko dira bertan, lau taldetan banatuta. Finala Asteasuko pilotalekuan jokatuko da, igandean. Sarrera doakoa izango da; beraz, planik izan ezean, hortxe gonbidapena.
2024/02/28 - 18:50
Etorri "Harri Herri" saioaren grabaziora asteburuan, Asteasun
Martxoaren 1ean eta 2an, Asteasuko pilotalekuan jokatuko dute harri-jasotze txapelketaren finalaurrekoa, 19:00etatik aurrera. Sarrera librea izango da.
2024/02/28 - 16:15
Vicente eta Etxebeste txapeldunak, helburu berrien bila
Urrezko Aizkolarien binakako txapelketan nagusi izan ziren Iker Vicente eta Arkaitz Etxebeste Azpeitian jokatutako finalean. Emaitzarekin pozik eta etorkizuneko helburuen berriei begira daude orain.
2024/02/21 - 23:22
Urrezko Binakako Aizkora eta harri-jasotze txapelketak, igandean, Azpeitian
EITBk zuzenean emango du Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan izango diren txapelketa guztiak; eitb.eus-en eta ETB1en izango dira ikusgai.
2024/01/27 - 15:25
Julen, Julian eta Armando Larrea, aizkolaritza zainetan
Julen, Julian eta Armando Larrea aizkolariak eta trontzalariak elkarrizketatu dituzte 'Helmuga' saioan. Familian egurrarekin lotura duten herri kirolak maite dituzte.
2024/01/16 - 20:40
Aitor Urien artzaina ''Helmuga'' saioko protagonista igandean
Igande goizean "Helmuga" saioan Aitor Urien izango da protagonista. Artzain txakur txapelketetan gaztetatik lehiatzen da, aitaren eta osabaren lekukoa hartuta.
2024/01/14 - 13:00
Herri kirolak: 'Emakumeek ere zeresan handia dute'
Emakumeek herri kiroletan duten presentzia aztertu dute "Geldiezinak" saioko atal honetan. Besteak beste, Alatzne Etxaburuak, Miren Urkiolak, Nerea Arrutik eta Karmele Gisasolak euren testigantzak eman dituzte.
2024/01/11 - 13:00
Emakumeen presentzia herri kiroletan aztergai, ''Geldiezinak'' telesailean
Herri kirolen testuinguruan murgilduko da "Geldiezinak" telesaila hurrengo atalean, emakumeen parte hartzea zer-nolakoa den aztertzeko.