Herri-kirolak
2023/09/24 - 16:35
Izeta VI.ak hirugarrenez irabazi du Euskal Pentatloia
Bera izan da onena Azpeitiko zezen-plazan jokatutako aro berriko seigarren edizioan. Bigarren postua Xabat Olaizolak lortu du, eta hirugarrena, Xabier Zalduak. Aurten ez da emakumezkoen lehiarik izan, bost parte-hartzaileetatik hiruk arazo fisikoak zituztelako.
2023/09/24 - 02:13
Izeta VI.a: ''Aizkoratik irtetean, txapela galtzea zaila zela ikusi dut''
Andoni Iruretagoiena "Izeta VI.a" izan da Euskal Pentatloiko garailea 31 minutu eta 55 segundoko denborarekin, Xabat Olaizolarekin lehia bizia izan ondoren. Bere bikoteari eta jaio berri den semeari eskaini die garaipena.
2023/09/24 - 01:58
Andoni Iruretagoiena "Izeta VI.a", Euskal Pentatloiko txapelduna
Izeta VI.ak eta Xabat Olaizolak lehia bizia izan dute bigarren txandan, baina azkenean aizkoren proba erabakigarria izan da garailea aukeratzeko.
2023/09/23 - 14:44
Izeta VI.a: ''Ilusioz beteta nago, positiboa izan da Martin gugana etortzea gaurko eguna borobiltzeko''
Astelehenean aita izan zen Andoni Iruretagoiena, Izeta VI.a. Gaur Azpeitian jokatuko den Euskal Pentatloiaren final handiko faboritoa da. "Positiboa izan da Martin gugana etortzea gaurko eguna borobiltzeko" eta "nire lana ongi egiten badut ikusten naiz txapela jantzita" adierazi du kirolariak.
2023/09/22 - 18:06
Kirolariak prest, Euskal Pentatloiaren final handirako
Euskal Pentatloiaren VI. edizioaren finala jokatuko da bihar Azpeitian, gaueko 22:00etatik aurrera, eta zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en. Andoni Iruretagoienarekin, egungo txapeldunarekin, larunbatean egongo gara, baina gainontzeko protagonisten hitzak jaso ditugu bideo honetan.
2023/09/21 - 22:56
Sei kirolariak prest dira Euskal Pentatloiaren final handirako
Euskal Pentatloiaren seigarren ekitaldia aurkeztu dute ostegun honetan. Finala larunbatean, irailak 23, izango da, gaueko 22:00etatik aurrera, eta zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/09/07 - 22:55
12 kirolari lehiatuko dira Euskal Pentatloiko finalerako txartela eskuratzeko
Larunbatean, irailak 9, Euskal Pentatloiaren kanporaketa jokatuko da Azpeitiko zezen-plazan. 12 kirolari nor baino nor gehiago arituko dira hilaren 23ko finalean toki bat izateko.
2023/09/03 - 22:52
Sei domina euskaldunentzat Suitzako Munduko Sokatira Txapelketan
Igande honetan, irailak 3, bukatu da Suitzan lehiatu den Sokatirako Munduko Txapelketa. Euskal ordezkariek sei domina eskuratu dituzte: bi zilarrezko eta bi brontzezko taldeka, eta bi zilarrezko Euskal Selekzioarekin.
2023/09/03 - 17:11
Talde mistoko Euskal Selekzioak zilarrezko domina lortu du sokatirako munduko txapelketan
Talde mistoko 580 kiloko Euskal Selekzioak zilarrezko domina lortu du Suitzan ospatzen ari den sokatirako munduko txapelketan. Finalerdietan Italia mendean hartu eta gero, suediarrak izan dituzte aurkari final handian. Finalean, ordea, amore eman behar izan dute suediarren nagusitasunaren aurrean.
2023/09/02 - 23:04
Euskal Selekzioak zilarra irabazi du 560 kilokoan
Suitzan, lur gaineko munduko sokatira txapelketan, euskal selekzioak lehen domina irabazi du arratsaldean, zilarra. Gaur ere Suitzarrak izan dituzte finalista, eta ezin izan dituzte menderatu.
2023/09/02 - 17:08
Euskal selekzioko 23 urtez azpiko emakumeak laugarren izan dira munduko sokatira txapelketan
Euskal selekzioko 23 urtez azpiko 500 kiloko emakumeek brontzezko domina oso gertu izan dute Suitzan jokatzen ari den munduko lur gaineko sokatira txapelketan. Gizonezkoetan 680koan eta 23 urtez azpiko 660koan aritu dira. Biak ere dominetatik urruti baina Euskal Herria ordezkatzearen harrotasunez.
2023/08/31 - 22:48
Bi zilar eta brontze bat euskal taldeentzat, sokatirako Munduko Txapelketako estreinakoan
Suitzako sokatirako Munduko Txapelketari ederto ekin diote euskal ordezkariek 3 dominarekin. 560 kilokoan, gizonezkoetan, Gaztedik zilarra lortu du. Goizean, emakumezkoetan, Goiherri-Abadiñok ere zilarra eskuratu du 23 urtez azpikoetan, 500 kilokoan, eta Gaztedik Brontzea lortu du kategoria berean.
2023/08/31 - 17:37
Abadiño-Goiherrik zilarra lortu du eta Gaztedik brontzea, Munduko sokatira Txapelketan, Suitzan
Goizean hasi da Munduko Txapelketa, Surseen, eta euskal ordezkariek dagoeneko bi domina eskuratu dituzte.
2023/08/16 - 17:21
Iker Vicentek hirugarrenez irabazi du Urrezko Kopa
Iker Vicente Nafarroako aizkolariak Urrezko Kopa irabazi du aurten ere. Hala, bada, hirugarrenez bereganatu du garaipena txapelketan.
2023/08/14 - 17:22
Ryan Stewart harri-jasotzaile estatubatuarra: ''Oso harro nago hemen egoteaz''
Stewartek 44 urte ditu eta Igeldoko Harria probatzera etorri da Euskal Herrira. Gutxienez 11 jasoaldi eman nahi dizkio. Jokin Eizmendi ezagutzeko aukera ere izan du, bere hitzetan "munduan dagoen harri-jasotzailerik onena" da gipuzkoarra.
2023/07/25 - 17:55
Julen Gabirondo: segan, egurra; egurrean, iaioa
Julen Gabirondo urnietarrak handia egin zuen larunbatean. Zizurkilen jokatu zen Euskal Herriko Sega Txapelketa irabazi eta seigarrenez jantzi zuen txapela. Orain aizkolaritzako Lehen Mailako txapelketa du jomugan.
2023/07/21 - 13:18
Julen Gabirondok seigarren aldiz irabazi nahi du Euskadiko Sega Txapelketa
Jokin Etxeberria, Oier Urkola eta Mikel Lizartza, aldiz, seigarren titulu hori saihesten saiatuko dira. Txapelketa Zizurkilen jokatuko dute, larunbat arratsaldean.
2023/06/14 - 22:14
Gabirondo eta Telleria, ''pozik'' Binakako Euskal Pentatloia irabazi eta inoizko marka onena ezarri ostean
Julen Gabirondo eta Beñat Telleria dira 2023ko Binakako Euskal Pentatloiko txapeldunak. Inoizko marka onena ezarri zuten, lanak 36 minutu eta 15 segundotan amaituta. EITB Mediak txapeldunak elkarrizketatu ditu.
2023/06/11 - 23:11
Arbelaitz-Arruti eta Gabirondo-Telleria IV.a, nagusi Binakako Euskal Pentatloian
Binakako Euskal Pentatloi txapelketa jokatu da igande honetan Tolosako zezen-plazan. Emakumeetan Arruti-Arbelaitz bikotea gailendu da bigarren urtez jarraian eta gizonezkoetan, berriz, Gabirondok eta Telleriak eskuratu dute txapela.
2023/06/11 - 22:41
Arruti-Arbelaitz eta Gabirondo-Telleria, 2023ko Binakako Euskal Pentatloiko txapeldunak
Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz nagusitu dira emakumezkoetan; gizonezkoetan, aldiz, Julen Gabirondo eta Beñat Telleria izan dira onenak.