Herri-kirolak
2024/05/14 - 02:49
Urra: ''Ondo moldatu gara, eta erritmoa ondo eraman dugu hasieratik bukaerara''
Mikel Lopetegi "Urra"k eta Aimar Galarragak ordezkatu dute Igeldo harri baldarrari heltzeko garaian. 22 altxaldi eman dizkiote harriari, euren aurkariek baino hiru gehiago.
2024/05/14 - 02:36
Maddi Gesalaga: ''Gaur besteen markak ikusita, disfrutatzea tokatzen zen''
Maddi Gesalaga eta Ainitze Zumeta izan dira harri baldarrarekin lan egin duten Mollarriko ordezkariak. Kontziente ziren denbora tarte handia zutela euren alde txapelketa irabazteko, eta azken lanetan disfrutatu egin dute.
2024/05/14 - 01:50
Mollarri eta Igeldo, txapeldun "Harri Herri" saioko bigarren ekitaldian
Lehendabizikoek lau altxaldiko aldea atera diete Ergobiako ordezkariei harri baldarrarekin; bigarrenek, ostera, hiru jasoaldiko tartearekin gailendu dituzte Albizuriko kideak.
2024/05/14 - 01:45
Igeldok Albizuri menderatu du ''Harri Herri'' saioko finalean
Igeldokoek (Mikel Lopetegi eta Aimar Galarraga) 22 aldiz jaso dute Harri baldarra, aldiz, Albizurikoek (Beñat Telleria eta Gari Garmendia) 17 aldiz. Horrela, Igeldo 2024ko Harri Herriko saioko irabazlea bihurtu da.
2024/05/14 - 01:45
Mollarri Ergobiari gailendu zaio ''Harri Herri''ko finalean
Mollarrikoek (Ainitze Zumeta eta Maddi Gesalaga) 32 aldiz jaso dute harri baldarra, aldiz, Ergobiakoek (Eider Durana eta Karmele Gisasola) 28 aldiz. Horrela, Mollarri 2024ko "Harri Herri"ko irabazlea bihurtu da.
2024/05/13 - 11:54
''Harri Herri'' saioaren finalak, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
ETB1ek eta eitb.eus atariak "Harri Herri"ren finalak eskainiko ditu gaur, 22:15etik aurrera. Emakumezkoetan, Mollarri eta Ergobia aurrez aurre ikusiko ditugu, eta gizonezkoetan, Albizuri eta Igeldo nor baino nor gehiago arituko dira.
2024/05/07 - 01:17
Igeldo taldea izango da Albizuriren aurkaria, gizonezkoen finalean
Igeldoko lau harri-jasotzaileek Laukariz kanporatu dute “Harri Herri” saioko bigarren finalerdian. Mikel Lopetegi “Urra” gipuzkoarrak, gainera, marka berria ezarri du 125 kiloko zilindrikoarekin.
2024/05/07 - 01:10
Mikel Lopetegi ''Urra'' eta Izeta IV.a: ''Biak ondo hasi gara eta lan polita egin dugu''
Mikel Lopetegik eta Hodei Iruretagoienak finalerako txartela eman diote Igeldo taldeari, harri baldarrarekin egindako lanari esker. Finalean Albizuri taldea izango dute aurkari.
2024/05/06 - 22:55
Mikel Lopetegi ''Urra'' gipuzkoarrak marka berria ezarri du, 24 jasoaldirekin
Gipuzkoarra, sei aldiz Euskal Herriko txapeldun harri txikiekin, bikain aritu da 125 kiloko zilindro zaharrarekin eta 24 jasoaldi egin ditu, bi minututajn, 2020an lortutako 22 jasoaldiko marka onduta.
2024/05/06 - 22:09
Igeldok Laukariz menderatu du Harri Herri saioan
Igeldokoek (Mikel Lopetegi eta Hodei Iruretagoiena)18 aldiz jaso dute Harri baldarra, aldiz, Laukarizekoek (Jon Unanue eta Xabat Olaizola) 16 aldiz. Horrela, Igeldo finalean sailkatu da eta Albizurirekin neurtuko dira.
2024/05/06 - 11:15
Igeldo eta Laukariz aurrez aurre, gaurko ''Harri Herri'' saioan
Gizonezkoen bigarren finalerdia eskainiko dute gaur gauean ETB1ek eta eitb.eus atariak. Igeldo eta Laukariz izango dira lehian, 22:15etik aurrera.
2024/05/01 - 19:30
Urrak 45 jasoaldi lortu ditu Iguaran Txapelketako lehenengo jardunaldian, eta Lartainek 32
Lazkaon hasi da Iguaran Txapelketa, asteazkenean, eta Mikel Lopetegik, Urrak, Imanol Royo Lartain menderatu du.
2024/04/30 - 01:40
Ergobia taldea izango da Mollarriren aurkaria, emakumezkoen finalean
Zelai III.ak zuzendutako taldea Uliakoari gailendu zaio bigarren finalerdian, jasoaldi bakarreko aldearekin.
2024/04/30 - 01:09
Karmele Gisasola:''Kubikoarekin ez dudana disfrutatu, baldarrarekin disfrutatu dut''
Bigarrenez jarraian, Karmele Gisasola "Harri Herri" saioko finalera sailkatu da. Ergobia taldeko taldekideekin batera, Mollarrikoak izango ditu aurkari iazko txapeldunak.
2024/04/30 - 01:09
Ergobiak Ulia mendean hartu du ''Harri Herri'' bigarren finalerdietan
Ergobiako taldekoek (Karmele Gisasola eta Eider Garcia) 19 aldiz altxatu dute Harri baldarra, Uliakoek (Olaia Esnaola eta Udane Ostolaza) ordea, 18 aldiz. Horrela, Ergobia finalean sailkatu da "Harri Herri" saioan.
2024/04/29 - 23:18
Juan Iguaranen omenezko harri jasotze txapelketa berezia asteazkenean abiatuko da
10 parte-hartzaile izango ditu txapelketak eta Lazkaon hasiko da. Gainera, Iguaranek berak eta Lizeagak orain 60 urte baino gehiago egindako desafioari keinu berezia egingo diote.
2024/04/28 - 19:30
Iker Vicentek erraz irabazi dio Julen Alberdiri
Iker Vicente nagusitu da Julen Alberdiren aurkako apustuan. Bi aizkolariek Tolosako zezen plazan egin dute erronka, 2.000 ikusle baino gehiagoren aurrean, eta Vicentek irabazi du.
2024/04/26 - 17:02
Julen Alberdi: ''Iker da faboritoa, baina bukaerara osorik iristen banaiz, edozer gerta daiteke''
Julen Alberdi aizkolariak adierazi du prestaketa ona egin duela larunbat honetan Iker Vicenteren aurkako desafioan lehiatzeko, eta, alde horretatik, "lasai eta gustura" dagoela esan du.
2024/04/26 - 12:05
Ergobia eta Ulia aurrez aurre, emakumezkoen 2. finalerdian, gaurko ''Harri Herri'' saioan
Emakumezkoen txanda iritsi da, eta bigarren finalerdia jokatuko dute hilaren 29ko saioan Ergobia eta Ulia taldeek. 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/04/25 - 17:02
Iker Vicente: ''Oso gustura geratu naiz prestakuntza-prozesuarekin''
Hiru hilabeteko prestakuntza egin du Iker Vicente aizkolariak larunbatean Julen Alberdiren aurkako desafiorako. Lan luzea izanik, lasai hastea komeni dela azpimarratu du, oso atzean geratu gabe.