Herri-kirolak
2024/10/06 - 15:00
Iker Vicentek egin du denborarik onena Euskadiko 1. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketan (18:11)
2024ko Euskadiko 1. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketaren denborarik onena egin du bart Iker Vicentek (18 minutu eta 11 segundo) Doneztebeko frontoian, eta bertan erabaki da urriaren 27an Gasteizen jokatuko den finalean nortzuk arituko diren.
2024/09/22 - 13:08
Izeta VI.ak minutu eta bi segundo hobetu du bere markarik onena
Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak Euskal Pentatloia irabazi du laugarrenez, 30:53ko marka eginda. Halaber, aiarrak minutu eta bi segundo hobetu du bere markarik onena.
2024/09/22 - 11:21
Izeta VI.a: ''Pozik eta triste nago, 30 minutuko denbora hori urruti geratu zait''
Ez da sorpresarik izan Euskal Pentatloi Sariaren finalean, eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak jantzi du txapela laugarrenez, 30:53ko marka eginda. Hala ere, aiarra ez da erabat konforme geratu egindako lanarekin.
2024/09/22 - 02:07
Izeta VI.a, Euskal Pentatloiko txapelduna laugarrenez
Irazabal, Zaldua eta Telleria IV.a lehiatu dira lehen txandan, eta Telleria izan da nagusi. Ondoren, Gisasola, Olaizola eta Iruretagoiena atera dira. Izeta VI.ak ez du parekorik izan aizkoran, ihes egin die aurkariei, eta txapela lortu du laugarrenez, denbora ona eginda: 30:53.
2024/09/20 - 18:31
Pentatloiko laugarren txapela nahi du Izeta VI.ak
Larunbat gauean, euskal pentatloiko final handia jokatuko da Azpeitiko zezen plazan. Andoni Iruretagoiena, Izeta VI.a, azken hiru urteetako txapelduna ere izango da bertan. Izeta aseezina da, eta laugarren txapela nahi du.
2024/09/08 - 23:00
9 domina eskuratu dituzte euskal tiralariek Munduko Sokatira Txapelketan
Azkeneko dominak igande honetan lortu dituzte, eta bi brontze eskuratu, emakumezkoen 500 kilokoan eta 23 urtetik azpiko mistoan. Hala, txapelketa amaituta, guztira bederatzi domina erdietsi dituzte euskal tiralariek, bost klubekin eta lau Euskal Selekzioarekin.
2024/09/08 - 19:04
Euskal Selekzioak brontzea lortu du Munduko Sokatira Txapelketan, emakumezkoen 500 kiloko kategorian
Euskaldunak bigarren postuan sailkatu dira finalerdietara, baina ezin izan dute Txina Taipei menderatu. Brontzearen borrokan, Suedia garaitu dute.
2024/09/07 - 23:01
Urrea eta brontzea Euskal Selekzioarentzat Munduko Sokatira Txapelketan
Alemanian jokatzen ari diren lur gaineko sokatira txapelketan selekzioen arteko lehiari ekin diote gaur. Goizean, gizonek urrea irabazi dute 560 kiloko kategorian, eta arratsaldean, 23 urtez azpiko neskek brontzea lortu dute.
2024/09/07 - 16:59
Euskal Selekzioak urrea lortu du 560 kiloko kategorian Munduko Lur gaineko Sokatira Txapelketan
Alemanian jokatzen ari den Munduko Lur gaineko Sokatira Txapelketan selekzioen arteko lehia hasi da gaur. 560 kiloko kategorian, gizonen euskal selekzioak urrea irabazi du. Anfitrioien kontra jokatu dute finala.
2024/09/06 - 22:58
Goiherri, munduko txapeldun 23 urtez azpiko mistoan
Mannhmen jokatzen ari den lur gaineko Munduko Sokatira Txapelketan, kluben arteko lehiaren azken eguna izan dute gaur. Oso modu onean bukatu dute euskal ordezkariek.
2024/09/06 - 18:20
Gaztedik zilarrezko domina lortu du emakumezkoen 500 kiloko proban
Sokatirako Munduko Txapelketa atzo abiatu zen Mannheimen (Alemania), eta dagoeneko euskal taldeek lau domina bereganatu dituzte. Azkena, gaur goizean lortu du Gaztedik, emakumezkoen 500 kiloko proban.
2024/09/06 - 01:10
Larunbatean Azpeitian jokatuko duten Euskal Pentatloiaren kanporaketa aurkeztu dute
Kanporaketan, 21 atleta lehiatuko dira, eta sei onenek lortuko dute finalerako txartela. Kanporaketa hori igandean izango da ikusgai EITBn; finala, hilaren 21ean, zuzenean jarraitu ahalko dugu.
2024/09/06 - 00:45
Gaztedik urrezko domina bat lortu du eta Goiherrik zilarrezko bi domina, sokatirako Munduko Txapelketan
Mannheimen ari dira jokatzen, Alemanian, eta ostegunean bertan hasi da. Gizonezkoetan, 560 kiloetan, Gaztedi eta Goiherri aritu dira nor baino nor gehiago finalean; eta emakumezkoetan, 23 urtez azpiko lehian, 500 kiloetan, Goiherrik bigarren postua eskuratu du.
2024/09/05 - 17:16
Hasia da, Mannheimen, Alemanian, Lur Gaineko Munduko Sokatira Txapelketa
Ostegunean eta ostiralean, taldekako txapelketak jokatuko dituzte; larunbatean eta igandean, aldiz, selekzioka arituko dira. Goiherri Sokatira Taldea eta Gaztedi finalerdietarako sailkatu dira, ostegun goizean.
2024/08/21 - 12:09
Urra, Igeldoko Harriaren errekor berriaren jabe
Mikel Lopetegi 'Urra'k Goenatxo II.ak Igeldoko Harriarekin 2002an egin zuen marka hautsi zuen larunbatean. Harri-jasotzaile zarauztarra pozarren da harriari 20 altxaldi eman zizkiolako, marka jasoaldi batean hobetuta.
2024/08/12 - 19:16
Arruti-Ansorregi eta Vicente-Soroa, garaile Sunbillan, Latasa Memorialean
Arruti eta Ansorregi Sorondo eta Fernandez baino 36 segundo arinago ibili ziren, emakumezkoetan; gizonezkoetan, ordea, Vicentek eta Soroak Larrañagak eta Bihurrik baino 31 segundo gutxiago baliatu zituzten.
2024/07/20 - 22:57
Julen Gabirondok zazpigarrenez irabazi du Euskal Herriko Sega Txapelketa
Urnietarrak 2.159 kilo moztu ditu ordubetean. Jokin Etxeberria bigarren izan da, eta Mikel Lizartza, hirugarren.
2024/07/18 - 22:57
Euskal Herriko Segalari Txapelketa, igandean, eitb.eus-en eta ETB1en
Zizurkilen Euskal Herriko Segalari Txapelketa aurkeztu dute. Larunbatean jokatuko da bertan, eta hiru gipuzkoar nor baino nor gehiago arituko dira. Igandean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
2024/06/09 - 22:57
Iker Vicentek hirugarrenez irabazi du Urrezko Aizkolariak txapelketa
Iker Vicente nagusitu da 2024ko Urrezko Aizkolariak txapelketan, Mikel Larrañaga izan da bigarren, eta Hodei Ezpeleta hirugarren. Kirolariek ikuskizun bikaina eskaini dute Urrestillan.
2024/06/06 - 00:03
Urrestillan igandean jokatuko duten Urrezko Aizkolarien finala aurkeztu dute, Azpeitian
ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 17:45etik aurrera, zuzenean. Elite mailan, Vicente, Larrañaga eta Ezpeleta lehiatuko dira, gizonezkoetan, eta emakumezkoetan, hiru bikote: Gisasola eta Barrenetxea, Ansorregi eta Sorrondo, eta Fernandez de Barrena eta Ariztegi.