Albizurik jantzi du txapela, harri baldarrari 28 jasoaldi egin eta Etxauri finalean menderatuta
Albizuri taldeak irabazi du Harri Herri saioko laugarren edizioa, gizonezkoen finalean Etxauri mendean hartuta. Taldekako azken lan saioan, harri baldarrari 28 jasoaldi egin dizkiote Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Xabier Aranburu Guztak. Aurkariek 25 aldiz altxatu dute harritzarra.
Albizurin, Guztak Alex Merloren tokia hartu du finalean; izan ere, harri-jasotzaile madrildarrak ezkontza zuen, eta ezin zuen azken kanporaketa honetan parte hartu. Hain zuzen ere, Xabier Aranburuk eman dio hasiera lehiari. Guzta izan da 175 kiloko koadroari heltzen lehena. Hiru minutuan, laukizuzenari 10 altxaldi eman dizkio Aranburuk, eta Albizurirentzat 80 segundoko altxorra lortu du aurreneko proban, hau da, 1:40 minutu. Guztak jasoaldiak binaka bildu ditu lan saioaren hasieran, eta ondoren banaka. Hamaikagarren altxaldia egiteko zorian izan da, baina ez du harria berdintzerik izan.
Aurkariak, Etxauriko Jon Marijuanek, sei aldiz jaso du errektangularra. Bere laugarren altxaldia dudakoa izan da, baina epaileak ontzat eman dio. 29 urteko gasteiztarrak debuta du aurten Harri Herrin, eta finalerdian koadroarekin lortutako marka berdindu du finalean.
Ondoren, 125 kiloko kubikoaren txanda izan da. Bi minutuan, Mikel Lopetegi Urrak 17 altxaldi egin ditu, lan aparta. Finalerdian 20 egin zituen, baina denbora gehiagorekin. Gari Garmendia Etxauriko ordezkariak 14 jasoaldi egin ditu, hiru gutxiago. Finalerdian 25 urteko idiazabaldarrak altxaldi kopuru bera egin zuen hiru minutuan. Bakarkako bigarren probaren ostean, Albizurik 2:45 minutuko uzta zuen dagoeneko, eta Etxaurik 1:58 minutu.
Pisu bereko zilindro zaharrarekin aldea zertxobait murriztea lortu dute Joseba Ostolaza kapitainaren mutilek. Izan ere, Beñat Telleriak minutu bakarrean 15 aldiz jaso du zilindroa, eta aurkariak, Jon Gisasola Zelai IV.ak, jasoaldi bat gutxiago eman dio. Hirugarren lan saioa burutu ondoren, Albizurik 3:27 minutu pilatu ditu, eta Etxaurik 2:43.
Bakarkako azken proban, Oskar Aguasek 22 altxaldi eman dizkio 100 kiloko bolari. Bi minutuan, 31 urteko berriozartarrak zazpi jasoaldiko bi txanda egin ditu. Finalerdian baino altxaldi bat gehiago egin du denbora berean. Imanol Royo Lartain aurkariak, 21 urteko zarauztarrak, aurreko kanporaketan lortutako marka berdindu du finalean, bola 19 aldiz altxatuta.
Bakarkako lan guztiak bukatuta, Albizurik 4:33 minutu lortu ditu taldekako lanari begira, finalerdian baino 11 segundo gehiago. Orduan Albizurik 18 aldiz jaso zuen harritzarra. Denbora horri minutu bat gehituta, 5:33 minutu zituen taldeak azken lana burutzeko. Etxaurik, ordea, 3:40 minutuko altxorra lortu du azken probarako, aurkariak baino 53 segundo gutxiago, alde handia; antolatzaileek minutu bat erantsita, beraz, 4:40 minutu.
Etxauriko harri-jasotzaileek 25 aldiz altxatu dute 132 kiloko harri baldarra. Lan bikaina egin dute, denbora kontuan hartuta, eta huts larririk egin gabe. Albizuriko kideek ere ez dute hanka-sartze larririk egin, eta lana burutzeko ia minutu bat gehiago izanda, harritzarra 28 aldiz berdindu dute. Akats larririk egin ezean, bazekiten txapela buruan zutela proba hasi aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
Albizuriko txapeldunen sentsazioak, finalean zehar
Albizuri taldeak irabazi du Harri Herri saioko laugarren edizioa, gizonezkoen finalean Etxauri mendean hartuta. Taldekako azken lan saioan, harri baldarrari 28 jasoaldi egin dizkiote Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Xabier Aranburu Guztak.
Ulia nagusi, emakumezkoen “Harri Herri” txapelketan
Ulia taldeak irabazi du Harri Herri saioaren laugarren edizioa, emakumezkoen finalean Mollarri gaindituta.
Uliako txapeldunek finalean zehar izan dituzten sentsazioak eta amaierako poza
Udane Ostolaza kapitainaren gidaritzapean, Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak 47 jasoaldi egin dizkio harri baldarrari azken lan saio erabakigarrian.
Ulia, txapeldun, finalean Mollarri mendean hartu eta harri baldarrari 47 jasoaldi eginda
Udane Ostolaza kapitainaren gidaritzapean, Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak irabazi du final estu eta zirraragarria.
Etxauri markarik onenarekin sailkatu da finalerako
Etxauri taldeak lortu du "Harri Herri" saioko finalerako sailkatzea, finalaurrekoan Igeldo mendean hartuta.
Etxaurik Igeldo gainditu du bigarren finalerdian, harri baldarrarekin markarik onena lortuta
Joseba Ostolaza kapitainaren mutilek, Jon Marijuan, Gari Garmendia, Beñat Telleria eta Imanol Royo Lartain harri-jasotzaileek, harri baldarrari 20 altxaldi eman dizkiote 04:37 minutuan. Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.aren lau mutilek, ostera, 15 jasoaldi egin dituzte, 04:03 minutuan.
Ulia aise sailkatu da “Harri Herri” saioko finalera
Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak Mollari izango du aurkari finalean.
Ulia nagusi izan da bigarren finalerdian, eta Ibiur finaletik at utzi du
Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak 34 jasoaldi egin dizkio harri baldarrari azken lan saioan. Patricia Martin, Lierni Osa, Ane Cestau eta Naroa Arruti, ordea, denbora tarte dezente laburragoan 30 aldiz altxatzeko gai izan dira.
Albizuri taldea, “Harri Herri” saioko finalera
Oskar Aguas, Jon Gisasola, Mikel Lopetegi eta Alex Merlo harri-jasotzaileek osatutako taldeak harri baldarrari 18 jasoaldi egin zizkioten, aurkariak baino lau gehiago.