Ulia, txapeldun, finalean Mollarri mendean hartu eta harri baldarrari 47 jasoaldi eginda
Ulia taldeak irabazi du Harri Herri saioaren laugarren edizioa, emakumezkoen finalean Mollarri gainditu ostean. Udane Ostolaza kapitainaren gidaritzapean, Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak 47 jasoaldi egin dizkio harri baldarrari azken lan saio erabakigarrian. Olaia Esnaolak, Ainitze Zumetak, Malen Molandeirak eta Maddi Salterainek osatutako taldea, Mollarri, 43 egiteko gai izan da.
Mollarri taldeko Olaia Esnaola harri-jasotzaileak zazpi jasoaldi eman zizkion finalerdian 100 kiloko errektangularrari. Estitxu Almandoz kapitainaren gidaritzapean, 18 urteko azpeitiarrak bi minutuan bere marka berdindu du finalean. Zortzigarren jasoaldi bat egiten saiatu da azken segundoetan, baina ez du lortu. Lehendabiziko proba horretan, finalerdian, 23 urteko Estefania Etxebeste iturendarrak 12 altxaldi eman zizkion koadroari hiru minutuan. Finalean, bi minutuan, 10 jasoaldi egin dizkio. Jasoaldi bakoitzak 8 segundoko saria zuen; ondorioz, Uliak 24 segundoko abantaila lortu du lehen proban, eta 01:20 pilatu. Mollarrik 56 segundo bildu ditu.
62,5 kiloko harri kubikoarekin, Eider Garcia Durana gasteiztarrak (31 urte) bi minutuan 16 jasoaldi egin zituen finalerdian. Finalean, hiru minutuan, 23 eman dizkio. Aurkariak, Ainitze Zumetak (Mollarri), 27 jasoaldi egin zizkion hiru minutuan, finalerdian. Finalean, denbora berean, 27 altxaldi egin ditu berriro ere. Saioa lehertuta amaitu du Ainitzek. Horrela, bigarren proban 20 segundo berreskuratu dizkio Mollarrik Uliari (5 segundoko gainsaria jasoaldiko).
Finalerdian, 27 urteko Sara Jimenez de Aberasturi gasteiztarrak minutu bakarrean 15 aldiz altxatu zuen 62,5 kiloko zilindroa. Finalean, aldiz, bi minutuan, 27 jasoaldi egin ditu. Hanketako arazoekin amaitu du lan saioa. Etzan eta hankak goran jarri behar izan dizkiote, berriro suspertzeko. Finalerdian, Malen Molandeira aurkariak 14 altxaldi egin zituen minutu batean. Finalean, bi minutuan, 28 egin ditu. Proba horren ostean, Mollarrik 04:35 minutuko denbora pilatu du, eta Uliak 04:36 minutu (3 segundo jasoaldi bakoitzeko), segundo bakarreko aldea.
Bakarkako azken lan saioan, Alba Zubiriak lan aparta egin zuen finalerdian, bi minutuan 50 kiloko bola 28 aldiz jasota. 26 urteko Iberoko harri-jasotzaileak altxaldiak zortzinaka egin zituen. Finalean, minutu bakarrean, 19 altxaldi egin ditu. Maddi Salterain zarauztarrak (Mollarri), debutari eta harri-jasotzaile gazteenak, 21 jasoaldi eman zizkion bolari bi minutuan, finalerdian, nahiz eta azken altxaldietako batean arazoak izan eta harria eta bera lurrera erori ziren, susto makala hartu zuten. Finalean, minutu bakarrean, 15 jasoaldi egiteko kapaz izan da.
Bakarkako proba guztiak bukatuta, Mollarrik 05:20 minutuko denbora pilatu du, eta antolatzaileek minutu bat erantsita, 06:20. Uliak, ostera, 05:33 minutu bildu ditu, guztira, 06:33. Beraz, 13 segundoko aldea lortu du Uliak azken harrira begira. Bi taldeek finalerdietan 34 altxaldi eman zizkioten harri baldarrari.
Finalean, Mollarrik heldu dio harritzarrari lehendabizi. Estitxu Almandoz kapitainaren taldeak 43 jasoaldi egin ditu, aurreko kanporaketan baino 9 gehiago, 21 segundo gehiago izanda. Finalerdian, harri-jasotzaile guztiek indarrak gorde zituzten bukaeran, baina gaur dena eman dute. Hala ere, Udane Ostolazaren taldea, Ulia, lau altxaldi gehiago emateko gai izan ondoren, eta, horrenbestez, txapela etxera eraman du. Bi taldeetako kideek ez dute huts larririk egin, eta maila handiko finala izan da.
Datorren astean gizonezkoen finala jokatuko dute Etxauri eta Albizuri taldeek.
Zure interesekoa izan daiteke
Albizuri aise nagusitu zen gizonezkoen “Harri Herri” finalean
Albizuri taldeak irabazi zuen Harri Herri saioko gizonezkoen finala, Etxauriko harri-jasotzaileak mendean hartuta. Harri baldarrari 28 jasoaldi egin zizkioten Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Xabier Aranburu Guztak.
Albizuriko txapeldunen sentsazioak, finalean zehar
Albizuri taldeak irabazi du Harri Herri saioko laugarren edizioa, gizonezkoen finalean Etxauri mendean hartuta. Taldekako azken lan saioan, harri baldarrari 28 jasoaldi egin dizkiote Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Xabier Aranburu Guztak.
Albizurik jantzi du txapela, harri baldarrari 28 jasoaldi eginda eta Etxauri menderatuta
Txapeldunek ia minutu bat gehiago izan dute harri baldarraren azken lan saioa burutzeko, eta ez dute barkatu. Proba guztietan nagusi izan dira, batean salbu, 125 kiloko zilindroan soilik gailendu baita Etxauri.
Ulia nagusi, emakumezkoen “Harri Herri” txapelketan
Ulia taldeak irabazi du Harri Herri saioaren laugarren edizioa, emakumezkoen finalean Mollarri gaindituta.
Uliako txapeldunek finalean zehar izan dituzten sentsazioak eta amaierako poza
Udane Ostolaza kapitainaren gidaritzapean, Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak 47 jasoaldi egin dizkio harri baldarrari azken lan saio erabakigarrian.
Etxauri markarik onenarekin sailkatu da finalerako
Etxauri taldeak lortu du "Harri Herri" saioko finalerako sailkatzea, finalaurrekoan Igeldo mendean hartuta.
Etxaurik Igeldo gainditu du bigarren finalerdian, harri baldarrarekin markarik onena lortuta
Joseba Ostolaza kapitainaren mutilek, Jon Marijuan, Gari Garmendia, Beñat Telleria eta Imanol Royo Lartain harri-jasotzaileek, harri baldarrari 20 altxaldi eman dizkiote 04:37 minutuan. Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.aren lau mutilek, ostera, 15 jasoaldi egin dituzte, 04:03 minutuan.
Ulia aise sailkatu da “Harri Herri” saioko finalera
Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak Mollari izango du aurkari finalean.
Ulia nagusi izan da bigarren finalerdian, eta Ibiur finaletik at utzi du
Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak 34 jasoaldi egin dizkio harri baldarrari azken lan saioan. Patricia Martin, Lierni Osa, Ane Cestau eta Naroa Arruti, ordea, denbora tarte dezente laburragoan 30 aldiz altxatzeko gai izan dira.