Aizkolaritza
2024/04/25 - 17:02
Iker Vicente: ''Oso gustura geratu naiz prestakuntza-prozesuarekin''
Hiru hilabeteko prestakuntza egin du Iker Vicente aizkolariak larunbatean Julen Alberdiren aurkako desafiorako. Lan luzea izanik, lasai hastea komeni dela azpimarratu du, oso atzean geratu gabe.
2024/04/24 - 22:30
Iker Vicentek eta Julen Alberdik ''Txikia IV'' apustua jokatuko dute larunbatean, Tolosako zezen plazan
Adostutakoaren arabera, 60 ontzako 8 enbor eta 14 kanaerdiko moztu beharko dituzte Tolosako zezen plazan 18:0etatik aurrera. Aurkezpen ekitaldian, "sasoiko" eta "gogotsu" daudela aitortu dute bi aizkolariek.
2024/02/28 - 16:15
Vicente eta Etxebeste txapeldunak, helburu berrien bila
Urrezko Aizkolarien binakako txapelketan nagusi izan ziren Iker Vicente eta Arkaitz Etxebeste Azpeitian jokatutako finalean. Emaitzarekin pozik eta etorkizuneko helburuen berriei begira daude orain.
2024/02/21 - 23:22
Urrezko Binakako Aizkora eta harri-jasotze txapelketak, igandean, Azpeitian
EITBk zuzenean emango du Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan izango diren txapelketa guztiak; eitb.eus-en eta ETB1en izango dira ikusgai.
2024/01/27 - 15:25
Julen, Julian eta Armando Larrea, aizkolaritza zainetan
Julen, Julian eta Armando Larrea aizkolariak eta trontzalariak elkarrizketatu dituzte 'Helmuga' saioan. Familian egurrarekin lotura duten herri kirolak maite dituzte.
2024/01/14 - 13:00
Herri kirolak: 'Emakumeek ere zeresan handia dute'
Emakumeek herri kiroletan duten presentzia aztertu dute "Geldiezinak" saioko atal honetan. Besteak beste, Alatzne Etxaburuak, Miren Urkiolak, Nerea Arrutik eta Karmele Gisasolak euren testigantzak eman dituzte.
2024/01/11 - 13:00
Emakumeen presentzia herri kiroletan aztergai, ''Geldiezinak'' telesailean
Herri kirolen testuinguruan murgilduko da "Geldiezinak" telesaila hurrengo atalean, emakumeen parte hartzea zer-nolakoa den aztertzeko.
2024/01/01 - 20:46
Mikel Larrañaga txapeldun; Olaia Esnaolak, marka
Urrezko Aizkolari Kopa irabazi du Mikel Larrañagak, Julen Alberdi izan da bigarren, eta Odei Ezpeleta hirugarren. Olaia Esnaolak, bestetik, marka egin du, 125 kiloko harria hirutan jasota.
2023/12/29 - 20:51
Julen Alberdi 'Txikia'k Iker Vicenteren desafioa onartu edo ez ''pentsatu'' behar duela adierazi du
Iker Vicentek desafioa bota dio Julen Alberdiri urtarrilaren 5erako. Desafioak "harritu" egin duela esan du 'Txikia'k, eta onartu ala ez pentsatu behar du, bere esanetan.
2023/12/29 - 15:54
Iker Vicente: ''Julen Alberdi 'Txikia' desafiatzea erabaki dut''
Iker Vicente Nafarroako txapeldunak Julen Alberdi 'Txikia' Gipuzkoako txapeldunari desafioa egin dio. 60 ontzako 20 enbor mozteko eta 9.000 euroko erronka luzatu io Vicentek. Urtarrilaren 5ean Alberdiren erantzunaren zain egongo da.
2023/12/01 - 22:11
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalak, abenduaren 8an, eitb.eus-en eta ETB1en
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalak aurkeztu dituzte, Bilbon. Emakumezkoen zein gizonezkoen finalak abenduaren 8an jokatuko dira, Bizkaia frontoian, 12:00etan, eta zuzenean eskainiko dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2023/11/02 - 15:45
Iker Vicente txapeldunak irabazten jarraitzeko asmoa duela azpimarratu du
Erraz nagusitu zen Iker Vicente asteazkenean jokatutako Euskal Herriko Aizkolari Txapelketan. Otsagabikoak sekulako maila erakutsi zuen, eta oraindik ere irabazten jarraitzeko gosea duela berretsi du.
2023/11/01 - 17:59
Miguel Mindegia handiak omenaldi hunkigarria jaso du Euskal Herriko Txapelketaren finalean
Eguerdian omendu dute, Nafarroa Arenan, eta bertan zeuden zaleek txalo zaparrada batez hartu dute.
2023/11/01 - 15:50
Iker Vicente izan da nagusi Euskal Herriko Aizkolari Txapelketan
Iker Vicente nafarrak ez du areriorik izan asteazken honetan Iruñeko Nafarroa Arenan jokatutako finalean. Hodei Ezpeleta 'Bihurri' izan da bigarren, eta Oier Kañamares, hirugarren.
2023/11/01 - 14:40
Iker Vicente, Euskal Herriko txapeldun
Otsagabiarrak erraz irabazi du 2023ko Aizkolaritzako Euskal Herriko Txapelketa, eta bigarrenez jantzi du txapela maila gorenean.
2023/10/27 - 16:45
Iker Vicentek aizkolari onenaren tronua berreskuratu nahi du
Asteazkenean, azaroaren 1ean, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa jokatuko da Nafarroa Arenan, eta Iker Vicente da txapela janzteko hautagai nagusia. Berarekin elkartu gara.
2023/10/26 - 23:02
Euskal Herriko lehen mailako aizkolarien finala aurkeztu dute
Sei aizkolari onenak lehiatuko dira azaroaren 1ean Nafarroa Arenan txapela lortzeko, Iker Vicente nafarra faboritoa delarik. Jardunaldia zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/10/15 - 22:40
Nerea Arrutik irabazi du 2023ko Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa
Urnietarra izan da nagusi finalean. Arrutik 3 minutu eta 55 segundoko aldea atera dio bigarrenari, Nerea Sorondori, eta 7 minutu eta 11 segundokoa hirugarrenari, Oihana Fernandez de Barrenari.
2023/10/12 - 17:35
Julen Alberdik jantzi du Urrezko Aizkolarien txapela
Julen Alberdi "Txikia IV.a"k irabazi du Etxebarrin jokatu den Urrezko Aizkolarien Txapeldunen txapelketako finala. Iker Vicente izan da bigarren eta Bihurrik osatu du podiuma.
2023/10/08 - 16:12
Vicente nagusi izan da Basozabalen aurka Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligan
Iker Vicente nagusitu da Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligako Jon Urretabizkaia 'Basozabal'en aurkako lehian. Horrenbestez, finalerako txartela lortu du.