Aizkolaritza
2017/06/04 - 16:38
Aitzol Atutxak Urrezko Aizkora irabazi du bigarrenez jarraian
Dimako (Bizkaia) aizkolaria izendatu da txapeldun Azpeitian egin den Buruz Buruko txapelketan. Iaz ere garaile izan zen Atutxa eta titulua berritu du aurten.
2015/03/21 - 21:49
Jose Mari Olasagastik auto bat erdibitu du, aizkora erabilita
Anoetako Lau Orduetako momentu ikusgarrienetarikoa izan da. Jose Mari Olasagastik auto bat aizkoraz erdibitu du, beste bi aizkolari gaztek baino denbora gutxiagoi erabilita.
2014/12/27 - 14:10
Jon Rekondo: 'Ez goaz apustua galtzeko asmoarekin'
Aizkolari gazteak desafioa du igandean Jose Mari Olasagastiren aurka. Lehenengo desafio handia izango da berarentzat, eta enbor txiki eta bigunekin hobeto moldatzen dela onartu du.
2014/10/23 - 17:16
Igandean, Lehen Mailako Euskal Herriko Txapelketako Finala Beasainen
Bost gipuzkoar eta bizkaitar bat lehiatuko dira nafarrik gabeko lehenengo finalean. Azurmendik, Atutxak, Olasagastik, Otañok, Otaegik eta Irazuk bilatuko dute txapela. Azurmendi da egungo txapelduna.
2014/05/28 - 17:49
Sanfilipo gaixotasunak jota dagoen Oierren alde egingo du saioa
Joxe Mari Olasagastik beste ikutu bat eman nahi izan dio hurrengo erronkari. 20 oinbiko ebakitzen ahaleginduko da. Biltzen duen dirua Oier, sanfilipo gaixotasunak jota dagoen umeari emango dio.
2014/04/25 - 16:59
Jose Mari Olasagasti, prest datorren igandeko apusturako
Olasagasti sasoiko dago Jon Irazuren aurka jokatu behar duen apusturako. Igeldokoa ondo errekuperatu da orain sei aste Arria V.aren aurka jokatu zuen buruz burukotik. Lan bera dute, 12na oinbiko.
2014/03/09 - 22:45
Jose Mari Olasagastik irabazi du Tolosako apustua
55 urteko aizkolari beteranoa aise gailendu zaio Xabier Orbegozo Arria V'ari. 12 minutu eta 22 segundo gutxiago behar izan ditu 12 kanaerdikoak mozteko.