Herri Kirolak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Izeta VI.ak marka ahalegina larunbatetik ostiralera aurreratu du

Izeta VI.aren marka saiakera
18:00 - 20:00
Izeta VI.ak Zarauzko udaletxeko plazan izango du hitzordua

Andoni Iruretagoiena honako lanaren marka hausten saiatuko da ostiral honetan, larunbaterako eguraldi txarra iragarrita baitago: 100 kiloko bolari 50 altxaldi egin ostean, 10 kanaerdiko enbor bota eta 5 kilometro korrika egitea.

Zure interesekoa izan daiteke

Izeta VI.a eta Lierni Osa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Izeta VI.ak eta Lierni Osak markak jarri dituzte Zarautzen

Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak bikain bete du erronka ahalegina. Zarauztarraren helburua ordubete eta lau minututik jaistea zen, eta 59 minutu eta 3 segundoan gelditu du kronoa. 100 kiloko bolari 50 altxaldi eman dizkio, 10 kanaerdiko moztu ditu eta maila onean aritu da 5 kilometroko korrikaldian. Hala, buruan zuen denbora hobetu du, 5 minutu jaitsita. Lierni Osak ere marka ahalegina zuen, eta 62 kiloko bolarekin 72 altxaldi egin ditu 10 minutuan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X