Mollarrik Ulia menderatu du, eta "Harri Herri" saioko final handirako sailkatu da
Mollarri taldea "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldiko final handirako sailkatu da; izan ere, astelehenean EITBk emandako finalerdian, Ulia taldea menderatu du. Naroa Arruti kapitain duen Mollarri eta Elene Ostolazak gidatzen duen Ulia parean ibili dira landutako harriekin, baina, harri baldarraren lehian, Mollarri nabarmen nagusi izan da: Maddi Gesalagak eta Duranak 39 jasoaldi egin dituzte, eta Estefania Etxebestek eta Lucia Orbek, aldiz, 29.
Hala, 100 kiloko koadroarekin, Maddi Gesalagak 11 jasoaldi lortu ditu, Mollarrirentzat, eta Uliaren aldetik, Estefania Etxebestek 10 egin ditu. Uliako Lucia Orbek, 62,5 kiloko kubikoari heldu eta 17 jasoaldi gauzatu ditu, eta Mollarrik, Goizeder Abendibarrek ordezkatuta, 15.
62,5 kiloko zilindroan, Uliak, beste behin, alde txikia lortu du; izan ere, Sara Asenjok 15 jasoaldi egin ditu, Eider Garciak, Duranak, baino bat gehiago. Eta, 50 kiloko bolarekin, Uliako Itxaso Trekuk 26 aldiz jaso ditu, Mollarriko Zihara Zabalak baino jasoaldi bat gehiago eginda.
Ondorioz, harri baldarrekin aritzeko, Uliak bost minutu eta 48 segundo izan ditu, eta Mollarrik zortzi segundo gutxiago, 5:40. Naroa Arrutik Maddi Gesalaga eta Durana hautatu ditu, eta Elene Ostolazak Estefania Etxebeste eta Lucia Orbe. Mollarrik argi irabazi du; talde horretako harri-jasotzaileek 39 aldiz jaso dute harri baldarra, aurkariek baino hamar aldiz gehiago. Horrenbestez, Mollarrik eskuratu du apirilaren 27ko finalerako txartela, eta Ibiur izango du aurrean, txapelak jokoan; aurretik, datorren astelehenean, hilaren 21ean, Igeldo eta Laukariz saiatuko dira eskuratzen gizonezkoen finalerako esleitu gabe dagoen bigarren eta azken txartela.
| EMAKUMEZKOEN BIGARREN FINALERDIA | |||||
| KOADROA | KUBIKOA | ZILINDROA | BOLA | DENBORA | |
| ULIA | 10 | 17 | 15 | 26 | 4:48 (+1:00) |
| MOLLARRI | 11 | 15 | 14 | 25 | 4:40 (+1:00) |
| HARRI BALDARRA | |||||
| JASOALDIAK | |||||
| ULIA | 29 | ||||
| MOLLARRI | 39 | ||||
Puntuazioa: KOADROA (8 segundo jasoaldiko), KUBIKOA (5 segundo jasoaldiko), ZILINDROA (3 segundo jasoaldiko) eta BOLA (3 segundo jasoaldiko).
Zure interesekoa izan daiteke
"Kirol Herri" saioko banakako lehia bizi-bizi hasi da, harri-jasotzean eta aizkolaritzan
Lehen jardunaldian, Ainitze Zumeta Maddi Gesalaga baino hobeto aritu da, eta Mikel Lopetegik Beñat Telleria menderatu du; Nerea Arruti finalerako sailkatu da, eta Julen Alberdik lehia ederra izan du Arkaitz Etxebesterekin.
Larunbat honetan hasiko da Banakako Kirol Herri
"Kirol Herri" saioaren banakako txapelketa hasiko da asteburu honetan, Aizkoitian. Emakumezkoak zein gizonezkoa aizkorarekin eta harriarekin ikusiko ditugu. Final handia martxoaren 28an izango da.
Ardi-moztaileen Euskal Herriko selekzioa, Munduko Txapelketarako prest
Zeelanda Berrian jokatuko dute, martxoaren 4tik 7ra bitartean. Euskal selekzioko kideak igandean abiatuko dira Ozeaniara, eta hilabete emango dute bertan, entrenatzen.
Maddi Gesalaga eta Mikel Lopetegi "Urra", nagusi "Harri Herri" saioko neguko finalean
Bi harri-jasotzaile zarauztarrak gailendu dira Aian jokatutako "Harri Herri" saioaren neguko finalean. Biak oso pozik geratu dira emaitzarekin, baita urtea txapela jantzita hastearekin ere.
Iker Vicentek "egurra" eman dio Eneko Otañori Tolosako desafioan
Iker Vicentek irabazi du jendez lepo izan den Tolosako zezen plazan jokatu den desafioa. Bi kanaerdikoren aldea ez da nahikoa izan Eneko Otañorentzat.
Eneko Otaño: "Etxean egindakoa plazan egiteko gai banaiz, baditut irabazteko aukerak"
Beizamako aizkolaria Iker Vicente mendean hartzeko itxaropentsu joango da Tolosara, desafioaren atarian azaldu du apustua estua izango dela.
Iker Vicente: "Gogotsu eta buruz fresko iristen naiz, prestaketa ez baitzait luzeegia egin"
"Nik uste dut oso une onean nagoela", azaldu du Otsagabiako aizkolariak Eneko Otañoren aurkako desafioaren atarian. "Oso zaila izango da, segundo asko dira kentzeko", onartu du. "Burua hotz izan beharko dut", erantsi du.
Iker Vicentek eta Eneko Otañok, larunbaterako aizkorak prest
Iker Vicente eta Eneko Otañoren arteko desafioa aurkeztu dute gaur, Tolosako zezen-plazan. Otañok bi enborreko abaintaila izanen du. Horrelako abantaila duen hirugarren desafioa izango da.
Neguko Harri Herri saioko bost finalistak: Imanol Royo, Mikel Lopetegi, Goizeder Abendibar, Ainitze Zumeta eta Eider Garcia
Mallabian jokatu da Neguko Harri Herri saioko 3. jardunaldia, eta ondoko bost harrij-asotzailek bereganatu dute urtarrilaren 4an lehiatuko den final handirako txartela: Imanol Royo, Mikel Lopetegi, Goizeder Abendibar, Ainitze Zumeta eta Eider Garcia Durana.
Gari Garmendia, Harri Handien Euskal Herriko txapeldun
Harri-jasotzaile idiazabaldarrak bere lehen txapela lortu du, guztira 7.100 kilo altxatuta. "Azkenengo astean oso gaizki pasa dut mentalki", azaldu du txapeldun berriak. "Fisikoki oso ongi etorri naiz prestatuta, baina azkenengo astean dena erori zait, ez dakit zer gertatu zaidan, gaur ez dut batere gozatu", erantsi du.