Igeldo taldea izango da Albizuriren aurkaria, gizonezkoen finalean
"Harri Herri" saioko gizonezkoen lehiak badu finala: Albizuri eta Igeldo taldeak arituko dira nor baino nor gehiago bigarren ekitaldiko txapela jantzi nahian.
Aimar Galarragak, Hodei Iruretagoiena "Izeta IV.a"k, Mikel Lopetegi "Urra"k eta Ander Larruceak osatutako taldeak Izeta II.a izan du kapitain eta bi jasoaldiko aldearekin nagusitu da harri baldarrarekin egindako lanetan.
Aurretik, talde bakoitzak lau harri landurekin lan egin behar izan du harri baldarrari begira ahalik eta denbora gehien pilatzeko. Laukariz taldeko harri-jasotzaileek hasi dituzte lanak. Jon Unanue "Goenatxo III.ak, Xabat Olaizolak, Alex Merlok eta Jagoba Otaegik hasi dituzte lanak.
200 kiloko karratuarekin, Igeldoko Aimar Galarraga eta Laukarizeko Goenatxo III.a, harri handiekin espezialista, izan dira aurrez aurre. Hiru minutuko denboran, Goenatxok lau jasoaldi egin ditu (40 segundoko saria) eta Galarragak bost (50 segundoko saria).
125eko kubikoan, Laukarizeko Xabat Olaizolak eta Igeldoko Hodei Iruretagoienak neurtu dituzte indarrak. Bi munutuko denboran, 5 segundoko saria izan dute jasoaldi bakoitzeko. Bi harri-jasotzaileek 14na jasoaldi egin dituzte eta, ondorioz, 70na segundo eskuratu dituzte.
125 kiloko zilindro zaharraren txanda izan da gero. Aurrez aurre, Laukariz taldeko Alex Merlo madrildarra, eta Igeldo taldeko Mikel Lopetegi "Urra". Zarauztarrak erronka berezia izan du gainera: 202an ezarritako 22 jasoaldiko marka hobetzea. Esan eta egin, 24 jasoaldi egin ditu, bi minututan. Aurretik, Merlok 13 jasoaldi baino ez ditu egin. "Urra" dotore eta bizi aritu da, saio bikaina egin du. 72 segundo lortu ditu Igeldokoentzat; Merlok, aldiz, 39.
100 kiloko bolarekin Igeldokoak gailendu dira jasoaldi bakar batengatik: 12 eta 11. Ander Larrucea bizkaitarrak 36 segundo lortu ditu Igeldokoentzat, eta Jagoba Otaegik 33 Laukariz taldearentzat.
Hasieratik duten minutu gehigarria kontuan hartuta, Igeldok 4:48 denbora izan du harri baldarrarekin lan egiteko, eta Laukarizek, aldiz, 4:02.
Harri baldarra
Harri baldarrarekin Igeldoko Mikel Lopetegi "Urra" eta Hodei Iruretagoiena aritu dira, eta Laukarizeko Xabat Olaizola eta Goenatxo IV.a. Lehia estua izan da, baina azkenean Igeldokoek 18 jasoaldi egin dituzte, eta Laukarizkoek 16. Ondorioz, Igeldo izango da Albizuri taldearen aurkaria datorren astelehenean jokatuko den final handian.
Zure interesekoa izan daiteke
Izeta VI.a erronka baterako aurkari bila dabil
Andoni Iruretagoiena “Izeta VI.a"k erronka bota du EITBko kameren aurrean: 50 aldiz 100 kiloko bola jaso, 10 kanaerdiko moztu eta 5 km korrika. Azpeitiko zezen plazan izango da, martxo bukaeran edo apiril hasieran. Ostegunean, 19:00etan, Izeta Sagardotegian egongo da aurkarien zain.
Lehia estua Kirol Herri txapelketako bigarren jardunaldian
Ikusgarria bezain gorabeheratsua izan da "Kirol Herri"ko bigarren jardunaldia. Banakako lanean 3 eta 1 aurreratu da Larrañagak, Pikabeak, Lopetetgik eta Osak osatutako taldea. Binakakoan, Lopategik eta Osak eraman dituzte bi puntuak. Aizkoran, ordea, Alberdi eta Ansorregi bi puntura jarri dira.
Jokin Eizmendik eta Lierni Osak "Harri Herri"ko finalerako urratsa eman dute
Neguko "Harri Herri" saioko bigarren jardunaldian, Jokin Eizmendik Xabat Olaizolaren marka berdindu du. Beñat Telleriak eta Gorka Etxeberriak 9na jaso dute, eta sailkapenean hirugarren eta laugarren jarri dira. Emakumezkoetan Lierni Osak egin du markarik onena, 13 jasoaldi, Maddi Gesalagak baino bat gutxiago. Bestalde, Ane Atxutegi (9) eta Ane Cestau (8) nekez sartuko dira zortzi onenen artean.
Azpiazu: "Asko kostatu zait harria uzteko erabakia hartzea"
Paulo Azpiazuk harri-jasotzea uztea erabaki berri du, lesioak eta bere bizitzako beste eginbehar batzuk tarteko. Harria alde batera uztearen arrazoiez eta bere ibilbideaz jardun gara berarekin.
Paulo Azpiazuk harria jasotzeari utziko dio "gogo faltagatik" eta bizkarreko lesio baten ostean
Bergaran jaio, baina zazpi urte zituenetik Estellerrian bizi den harri-jasotzaileak aitortu duenez, "ez daramat harria odolean, horretan soilik % 100ean aritzeko". "Neureari gehiago denbora eskaini nahi diot", erantsi du.
Urra eta Maddi Gesalaga nagusi, Harri Txikien eta Kintopekoen Euskal Herriko txapelketan
Mikel Lopetegi "Urra"k irabazi du Euskal Herriko Harri Txikien txapelketa, zazpigarrenez, guztira 12.750 kilo jasota. Maddi Gesalagak, berriz, bigarren urtez jarraian jantzi du Kintopekoen txapela, marka guztiak hautsita guztira 3.900 kilo jasota.
Inaxio Perurenak herritarren babespean esan dio agur harriari
Inaxio Perurenak 30 urte baino gehiago eman ditu harriak jasotzen, baina larunbat honetan azkenekoz altxatu du plazan 250 kilokoa. Leitzan esan dio agur harri-jasotzeari, herritarren aurrean.
Inaxio Perurenaren bertsoa, bere agurrean: ''Horrela plazer handia da bi begiak bustitzea''
Leitzarrak amaiera eman dio bere ibilbide profesionalari, Leitzan, bere herrian, antolatutako jaialdian. Leku berean egin zuen lehen saioa harria jasotzen, 5 urte zituela.
Patricia Martinek onartu du ez zuela txapela janztea espero eta podiuma egitea zela bere helburua
ETBn egindako elkarrizketan, Euskal Herriko Harri-jasotze Txapelketako irabazleak aitortu du "nekatuta" dagoela, baina "oso pozik" egindako lanarekin. Gainera, Ferrolekoak Gurutzetako zirujau lana entrenamenduekin nola uztartzen duen azaldu du.
Patricia Martin Euskal Herriko Harri-jasotze Txapelketako irabazlea elkarrizketatuko dugu, gaur gauean, ETB2n
Harri-jasotzaile galiziarrak, igandean, Euskal Herriko Txapelketako txapela jantzi zuen, Mungian; gaur gauean, 21:40tik aurrera, ETB2ko Kirolak saioan, Janire Fragua EITBko kazetariak elkarrizketa egingo dio.