HERRI KIROLAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Lopetegi "Urra", laugarrenez txapeldun harri txikiekin

18:00 - 20:00
Mikel Lopetegi "Urra", laugarrenez txapeldun harri txikiekin
Mikel Lopetegi “Urra”k irabazi du Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa. Gernikan jokatu den finalean nagusitu da. Guztira 12.165,55 kilo jaso ditu. Xabat Olaizolak egin du bigarren, 10.350 kilo altxatuta. Hodei Iruretagoiena “Izeta IV.a” Olaizolarengandik 75 kilora gelditu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Izeta VI.a eta Lierni Osa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Izeta VI.ak eta Lierni Osak markak jarri dituzte Zarautzen

Andoni Iruretagoiena, "Izeta VI.a"k bikain bete du erronka ahalegina. Zarauztarraren helburua ordubete eta lau minututik jaistea zen eta 59:03 minututan gelditu du kronoa. 100 kiloko bolari 50 altxaldi eman dizkio, 10 kanaerdiko moztu ditu, eta ondoren bost kilometroko korrikaldian maila onean aritu da. Hala, buruan zuen denbora bost minutu jaistea lortu du. Lierni Osak ere marka ahalegina zuen eta 62 kiloko bolarekin 72 altxaldi egin ditu 10 minutuan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X